4.0 Industria offshore energia sektorearentzat
Erreka Fastening Solutions-ek itsas- parke eolikoen mantentze-prozesuak optimizatzeko torloju adimendun batzuk diseinatu ditu
4.0 industriak, balio erantsi eta kostu handiko ekoizpen eta mantentze- prozesuak dituzten sektoreentzako soluzio aurreratuak proposatzen ditu. Fabrikazio esparruetan aplikatutako adimenak, kostu horiek murrizten lagundu dezake eta gainera, euskal instituzio eta enpresek ikerkuntzaren alde egindako apustua osatzen du.
Testuinguru honetan, finkapen kritikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako ERREKAko Erreka Fastering Solutions sailak, itsas-parke eolikoen mantentze lanen ondorioz sortutako kostuak hobetu eta murriztera begira diseinatutako torloju adimendun batzuk garatu ditu.
Euskal faktoriak diseinatutako soluzioa, torlojuen luzera eta zama-gaitasuna neurtzeko ultrasoinuetan oinarritzen da. Sistema, instalazioaren inguruko informazioa transmititzen duen eroale batez dohatuta dago, honela, mantentze-lanak erraztuz, eta bide batez kostuak murriztuz.
Iturria: Tulankide
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute