Albisteak 14 urtarrila, 2021

Eusko Jaurlaritzaren lehen 131 milioi euroak Euskadiko I+Grako

Eusko Jaurlaritzak 131 milioi euro bideratuko ditu Hazitek eta Elkartek programetara, iaz baino %5 gehiago

 

Abenduaren 29tik aurrera aurkeztu ahal izango dira Euskadiko I+G-ko jarduerak -bai enpresek eta bai arlo estrategikoetako agente zientifiko-teknologikoek gauzatutakoak- bultzatzeko lehenengo bi programetarako eskaerak. Aurten 131,3 milioi euroko aurrekontua izango dute, iaz baino %5 inguru gehiago.  Programa horietako bat Hazitek da (91,3 milioi euroko aurrekontua), helburutzat duena euskal industria sendotzea Enpresen I+G-aren bidez, eta bestea Elkartek (40 milioi euroko aurrekontua), helburutzat duena Elkarlaneko Ikerketa sustatzea Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen barruan.

Geroago argitaratuko dira Emaitek Plus programa (68M), zeinaren helburua den teknologi zentroen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak eta gaitasunak hobetu eta merkatura bideratzea, eta AZPITEK izeneko programa berri bat nabarmentzen da, 5,3 milioi eurokoa, I+G+b garatzeko eta haren emaitzak baliozkotu eta frogatzeko beharrezko ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko.

Hazitek

2020ko abenduaren 29tik aurrera, euskal enpresek HAZITEK programaren 91,3 milioi euroko laguntzak (iaz baino %4,3 gehiago) eskuratu ahal izango dituzte euren I+G-ko jarduerak gauzatzeko.

Programaren azken helburua da euskal industria indartzea enpresen I+G-ko jardueren bidez, euskal ekoizpen-sarearen lehiakortasuna modu erabakigarrian bultzatuz eta inpaktu ekonomiko handia izan dezaketen emaitzak sortuz, horretarako laguntza emango zaielarik Euskal Autonomia Erkidegoko espezializazio estrategikoko esparruei eta merkatutik hurbilen dauden I+G-ren faseei.

Ohikoa den bezala, programa honek bi laguntza-lerro ditu: I+G-ko proiektu lehiakorrak garatzen laguntzeko lerroa eta I+G-ko proiektu estrategikoak garatzeko lerroa.

I+G-ko proiektu lehiakorrei laguntzeko lerroak 43,3 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, eta laguntzak emango ditu produktu berriak garatzera bideratuta dauden eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiaraztea helburu duten proiektuak bultzatzeko.

I+G-ko proiektu estrategikoak garatzeko laguntza-lerroak, berriz, 48 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, hiru urtetan banatuta, laguntza-lerro honek urte anitzeko proiektuak sustatzen dituelako. Kasu honetan, diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu estrategikoak, beti ere sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzen badute, trakzio-efektua egiten badute Euskadiko ekonomian eta ETEen parte-hartzea bultzatzen badute.

Hala, laguntza jasoko dute produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratutako jarduerek, bai eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratzera eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak sortzera bideratutakoek. Helburua beti izango da lanpostuak sortzea, euskal enpresa-sarea dibertsifikatzea, eta enpresa-lehiakortasuna hobetzea.

2020ko deialdiaren bidez laguntza eman zitzaien 848 proiektutan parte hartzen duten 1000tik gora enpresari, horietatik 35 proiektu estrategikoak direlarik.

Euren I+G-ko proiektuak HAZITEK programaren hurrengo deialdian aurkeztu nahi dituzten enpresek aukera dute hala egiteko 2021eko martxoaren 12ra arte, SPRIren web orrian sartuta.

Elkartek

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 40.000.000€ (iazko deialdian baino %5 gehiago) bideratuko ditu arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programara, hots, ELKARTEK programara. Proiektuak 2021 eta 2022 ekitaldietakoak izan daitezke.

ELKARTEK programa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planaren barruan sartzen da, eta helburutzat du elkarlaneko ikerketa (oinarrizkoa nahiz industriala) sustatzea arlo estrategikoetan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak deitutako laguntza hauek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako agente zientifiko-teknologikoei zuzentzen zaizkie.

Programa honek hiru motatako proiektuak laguntzen ditu: 1) ZTBESeko 3 motatako agenteek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak, beraizik bideratuta daudenak RIS3-PCTI 2030 planeko hiru lehentasunen barnean sartzen diren arloei buruzko ezagutzak zabaltzera; 2) industria arloan potentzial handia duten ikerketa proiektuak –funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo ikerketa industrialekoak–, enpresetako I+G-ko unitateek gidatuak, lankidetzan arituz trakzio-indar handia eta merkatura iristeko ahalmen handia duten ZTBESeko beste agente batzuekin, eta bat etorriz PCTI 2030 planeko espezializazio arloekin; eta 3) interes bereziko ekintza osagarriak, eskaintza-eskariko bitartekaritza-organismoek eta zabalkunde-organismoek esklusiboki garatutako funtsezko ikerketako edo ikerketa industrialeko proiektuekin lotuak. Proiektu horiek bakarka edo ZTBESeko beste agente batzuekin lankidetzan garatuko dira, betiere PCTI 2030 planeko espezializazio arloekin bat etorriz, eta honako hauek dira: azterlanak egitea, zaintza teknologikoa, lankidetza teknologikoa ahalbidetzeko ekintzak, I+G+B-ko proiektuak prestatzeko aholkularitza, ezagutzaren transferentzia eta balorazioa, eta I+G+B-ko nazioartekotze-jardueretako partaidetza sustatzea.

ZTBESeko agenteek SPRIren web orrian aurkeztu ahal izango dituzte euren eskaerak 2020ko abenduaren 29tik 2021eko otsailaren 26ra arte, SPRIren web-atariaren bidez.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  bi  mila  milioi  euro  baino  gehiago  aktibatu  ditu  muga-zergen  eta  merkataritzaren  gerrari  aurre  egiteko  neurrien  lehen  sortan

Eusko Jaurlaritzak bi mila milioi euro baino gehiago aktibatu ditu muga-zergen eta merkataritzaren gerrari aurre egiteko neurrien lehen sortan

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi prest dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri batasunetik aurre egiteko

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.