Adichain
Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 2 Marzo, 2021

Adichain, pazienteen datu medikoen burujabetza lortzeko proiektua

Euskal enpresen partzuergo batek plataforma bat sortu du non, blockchain teknologiaren bidez, pazienteari aukera ematen dion bere datuak eta historia medikoa kudeatzeko eta beste batzuekin partekatzeko

Digitalizazioa gero eta indar handiagoz zabaldu da osasun-sektorean. Kasu honetan, pazientearengan eta datuen independentzian jarri du arreta euskal enpresen partzuergo batek. Izan ere, 2020. urtearen amaieran pazientea ahalduntzeko plataforma bat sortzeko proiektu bat amaitu du. Plataforma horrek, pazienteari bere datuak eta historial medikoa kudeatzeko, baimentzeko, lagatzeko edo beste batzuekin partekatzeko aukera ematen du.

Hori ahalbidetzeko, partzuergoaren ikerketa lana honetan oinarritu da: blockchain teknologiak osasun-sektoreko erronka eta behar teknologikoei nola erantzun diezaieken aztertzea, ondoren, erabiltzaileak bere datu medikoak eskuragarri izatea ahalbidetu duen arkitektura oso bat definitzeko. Arkitektura hori, era berean, hainbat arlotan aplika daiteke.

Ibermática, CodeSyntax, Eurohelp, CDE, Kutxabank, Noray Bio, Donostiako Gurutze Gorriako Zentro Soziosanitarioa (CSS), Aner eta Tecnaliak (BRTA aliantzako kidea) osatzen dute partzuergo eta erabiltzailea ardatz duen plataforma bat sortzea lortu dute. Plataforma horretan, erabiltzaileak bere informazio medikoari buruzko datuak modu integratuan eskuratu eta kudeatu ahal izango ditu denbora errealean, datuen jatorria kontuan izan gabe (zerbitzu publikoak, pribatuak, atzerriko kontsultak/probak, etab.).

Hainbat iturri pribatu eta publikotako informazio ugari dagoenez, proiektu honen gakoetako bat izan da blockchain teknologiaren eta osasun-sektorean dauden protokolo eta sistemen interakzioa lortzea, zerbitzu on bat lortzeko. “Erronka garrantzitsua izan da pazienteen eta profesionalen identitatea kudeatzeko erraza, intuitiboa eta IKT sistema tradizionaletan ohituta gauden funtzioak dituen sistema bat sortzea, hala nola, pasahitzak berreskuratzea, kontuak desblokeatzea eta abar. Hori dena blockchain bezalako ingurune berritzaile eta konplexu batean izatea zaila izan da”, adierazi du Eneko Astigarraga Codesyntaxeko kudeatzaile eta proiektuko kideak.

Segurtasuna eta pribatutasuna oinarri bezala

Horrekin batera, garrantzi handiko beste kontu bat sistemaren informazioaren segurtasuna eta pribatutasuna bermatzea izan da. “Badakigu segurtasuna etengabe ikasten eta hobetzen den prozesu jarraitua dela, baina sistema beraren ezaugarri izan behar duela uste dugu”, azpimarratu du Astigarragak. Beraz, Hazitek programaren barruan dagoen proiektu honetan, zibersegurtasunaren arkitekturan eta erregistratutako informazioaren konfidentzialtasun-teknika kriptografikoak eta informazioa anonimoa egiteko algoritmoak landu dira. “Horrela, erronka horri erantzutea lortu dugu, eta erabiltzaileari erabateko segurtasuna eskaini diogu bere datu medikoen kudeaketan, azken finean bere jabetzakoak baitira”, azaldu du Codesyntaxeko kudeatzaileak.

Adichain dagoeneko martxan jarri da proba pilotuekin, funtzionaltasunak frogatzeko eta datu klinikoetan, aseguruen automatizazioan eta kuotetan oinarritutako zerbitzuak emateko. Astigarragak azaldu duenez, teknologia hau “pazientearen edo erabiltzailearen inguruneko IoT edo wearables gailuetatik datozen eta saiakuntza edo proba klinikoekin loturarik ez duten datuetan oinarritutako zerbitzuak sortzeko ere erabil daiteke”.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.