Adinberrik zahartzearen arloko berrikuntzako lehen erosketa publikoa abiarazi du
Adinberri Fundazioak zahartzearen eremuan erosketa publiko berritzailea egiteko prozesu aitzindari bat abiarazi du. Ekimen hau aitzindari gisa jarri da abian Gipuzkoan, Adinberri Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak joan den uztailean sinatutako hitzarmenaren esparruan. Hitzarmenaren helburua da Adinberri estrategiari bultzada esanguratsua ematea, “Oarsoaldean zenbait proiektu eragile garatuz eta ezarriz”. “Zainketa ereduaren aldaketa elkarrekin egitea da helburua, berrikuntza palanka eraldatzaile gisa hartuta, eta eredu berriaren gakoetan sakonduz: pertsonalizazioan, parte hartzean, komunitatean, berrikuntzan eta ebaluazioan”, laburbildu du Peñak.
Era berean, erosketa publikoko prozesua Aldundiak eta Adinberrik gidatzen duten Zaintza HerriLab estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren bidez, zaintzarako tokiko ekosistemak garatzen ari dira, adinekoei eta mendekotasuna duten pertsonei arreta eta zaintza eskaintzeko maila lokalean “anbizio handiko eta elkarlaneko” sareak eta proiektuak sortzeko gai direnak.
Kontsulta publikoa eta lizitazioa
Zehazki, honako hau da merkatuari planteatutako erronka: “Ekosistema konektatu bat garatzea, telelaguntzaren bidez etxeko autonomia sustatzeko, iraupen luzeko zainketen esparruan”. Jardunaldian 82 erakunde, enpresa, startup, unibertsitate eta zentro teknologikok parte hartu dute, eta Aldundiko, Adinberriko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek prozesua zertan datzan eta eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azaldu dute. “Jakin nahi dugu gaur egun zer irtenbide eta teknologia dauden merkatuan oinarri dituztenak hizketaren prozesamendua, gauzen interneta, analitika aurreratua, adimen artifiziala eta Big Data, eta elkarreragingarritasuna errazten duten teknologiak, horrela telelaguntza zerbitzuan aurrera egin ahal izateko”, azaldu du Rakel San Sebastianek, Adinberriko zuzendariak.
Berrikuntzaren erosketa publikoa da Administrazio Publikoak berrikuntza pertsonen zerbitzura jartzeko duen tresna nagusia, kasu honetan, beren etxeetan bizi diren eta telelaguntza zerbitzuaren erabiltzaileak diren adinekoen zerbitzura. Ildo horretan, 4P telelaguntza eredu bateranzko eraldaketa bultzatu nahi dugu (prediktiboa, pertsonalizatua, prebentiboa eta parte hartzailea) erabiltzaileak bere bizi prozesuaren etapa guztietan behar izan ditzakeen arreta eta laguntza beharretara hobeto egokitzea ahalbidetuko duena, San Sebastianek zehaztu duenez.
Gaur merkatuari egin zaion aurretiazko kontsultaren helburua da gaur egun merkatuan dauden irtenbide posibleak, horien heldutasun maila eta artearen egoera, erantzuteko gaitasuna, zerbitzuak eta abar ezagutzea. Prozesu hori, era berean, Adinberrik 2023ko lehen seihilekoan argitaratuko duen lizitazioa prestatzeko oinarri izango da, eta 800.000 euroko aurrekontua izango du zerbitzu horretan soluzio teknologikoak probatzeko.
Bestalde, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako zuzendariak zehaztu duenez, proiektu pilotua lizitatu eta ebaluatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak irtenbide horiek BetiOnen zerbitzuen katalogoan aplikatzeko aukera aztertuko du, aurrea hartzeko eta erantzun pertsonalizatua emateko aukera emango digun telelaguntza eredu prediktiborako bidean aurrera egiteko eta, horrela, adinekoen bizi kalitatea hobetzeko eta haien autonomia eta etxean bizitzen jarraitzea sustatzeko
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.