Elkarrizketak 23 urtarrila, 2020

Altran: “Gure fakturazioaren %7 bideratzen dugu I+G-ko proiektuetara”

Euskadin hiru egoitza dauzkan ingeniaritza honek hainbat ekimen apurtzailetan parte hartzen du, besteak beste, hauetan: etorkizuneko hegazkin elektrikoa edo Hyperloop delakoa, orduko mila kilometroko abiaduran hegan egingo duen tren enkapsulatua

Euskadin hiru egoitza dauzkan ingeniaritza honek hainbat ekimen apurtzailetan parte hartzen du, besteak beste, hauetan: etorkizuneko hegazkin elektrikoa edo Hyperloop delakoa, orduko mila kilometroko abiaduran hegan egingo duen tren enkapsulatua

Altran ibilbide luzeko eta esperientzia handiko multinazional bat da, aholkularitza industrialaren eta ingeniaritzaren arloetan lan egiten duena. Mundu osoko 50.000 pertsona enplegatzen ditu eta presentzia dauka 30 herrialdetan. Euskadin presente dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako teknologi parkeetan, non Iñigo Ezquerra -Aeronautika, Espazio eta Defentsa Saileko I+G-ko zuzendaria- ahaleginetan ari baita elkarrekin kohesionatzeko goi-mailako berrikuntzako proiektu ugaritan lanean ari den bere menpeko ingeniari ejertzitoaren talentua. Ekimen horiek globalak eta izugarri anbiziotsuak dira, hala nola, motor elektrikoek propultsatutako hegazkin bat, orduko mila kilometroko abiadura gainditzeko gai den tren enkapsulatu bat (Hyperloop) edota zeppelinen antzeko globo bat, 20 kilometroko garaieran etengabe ainguratuta egongo dena, eta datu, irudi eta aurreikuspen zehatzak emango dituena urte osoan zehar. Sekula ez da halakorik egin orain arte plataforma handien arloan. Etorkizun handiko proiektuak dira, kasu askotan euskal  talentuek sinatuak.

 

Noizbait ohartarazi duzu enpresa eta gizarte gisa aurrera egiteko modu bakarra dela apustu irmoa egitea I+G-ko politiken eta programen alde, nahiz eta badakigun kontzeptu hori sarriegi erabili izan dela…

Bai eta berdin pentsatzen jarraitzen dugu, Berrikuntza eta Garapen arloan egin izan dugun lanak halaxe erakutsi digulako. Horregatik Altran enpresak bere ADNan dauka I+G-a. Azken bost urteotan bultzada handia eman dio arlo horri eta teknologia gorakorrei, horretara bideratuz urteko fakturazioaren %7.

 

Zein helbururekin?

Aztertzeko zein izan daitekeen gure sektorearen (Aeronautika, Espazioa eta Defentsa) etorkizuna eta orobat abian jartzeko etorkizuneko erronka horiei aurre egingo dieten proiektu eta ekimenak, horrela prest egongo garelako guztiz lehertzen direnean. Proiektu horietako batzuk dira 4.0 Industria, motor elektrikoek propultsatutako hegazkinak, globoak, nano-sateliteak, dronak…

 

Zenbateraino kezkatzen zaituzte hegazkinek sortzen duten kutsaduraren aurkako jazarpen sozialak? 

Egia da gizartea gero eta kontzientziatuago dagoela karbono aztarnaren inguruan, hori argi gelditu da berriki Madrilen egin den klimaren gailurrean eta, aeronautika sektorea, arazoan inplikatutako alderdia izaki, jabetzen da errealitate horretaz. Hain zuzen, une honetan Europan daukagun I+G programa garrantzitsuenak Clean Sky (zeru garbia ingelesez) du izena eta bere helburua da sakon aztertu eta lantzea karbono aztarnan inpaktua izan dezaketen hegazkineko sistema guztiak. Europar Batasuna eta sektorea bera bat datoz: ingurumenarekin konprometitutako hegazkin gero eta eraginkor eta jasangarriagoak behar ditugu zeruan. Eta horretan ari gara lanean.

 

Beste kontinente batzuek ere badute Europan daukagun sentsibilitate sozial hori?

Bai, jakina. Hegazkin fabrikatzaile garrantzitsuenak amerikarrak (Boeing), europarrak (Airbus) eta asiarrak dira, eta aeronautikaren industria globala den bezala, industria honen inguruko erronka eta kezkak ere globalak dira.

 

Norvegiak berriki iragarri du bere aireko espazioan sartu nahi duten hegazkin guztiek elektrikoak izan beharko dutela 2030erako… 

Hala da, bai. Zalantzarik gabe, munduko herrialde berritzaileenetako bat bihurtu da zentzu horretan, edo gutxienez, aireko erregulazioaren arloan indar gehien egiten ari dena. Halaber, egia da Norvegiako abiazio sektorea txikia dela, baina neurria apurtzailea da, eta azkenean eragina izango du hain komertzialak ez diren beste hegazkin modelo batzuetan, hau da, hegazkin txikiagoetan, zeintzuk ahalegin handi bat egiten ari baitira energia elektrikora igarotzeko.

 

Laster ikusiko al ditugu hegazkin elektrikoak?

Motor konbentzionaletatik elektrikoetara pasatzeko prozesu hori eztabaida benetan interesgarria da, baina uste dut, ikuspuntu teknologiko batetik, ez dela egingarria epe laburrean. Seguru asko lehenago ikusiko dugu sistema hibridoren bat…

 

Hyperloop proiektuan ere parte hartu duzue. Dagoeneko etorkizuneko trena deitzen zaio, propultsio sistema harrigarria duelako eta sekulako abiadura har dezakeelako, orduko mila kilometro ingurukoa. Nola parte hartu du Arabako Teknologi Parkeko zuen bulegoak garapen harrigarri honetan? 

Duela zazpi urte Elon Musk mezenas handiak (besteak beste, TESLA eta Space X enpresen fundatzaileak) Hyperloop-aren erronka bota zuenetik, munduan sei proiektu/startup ari dira lanean tren hori, askok bosgarren garraiobidea deitzen dutena, errealitate bihurtzeko. Gure kasuan, proiektu honetan inplikatu den Espainiako startup bakarrarekin egiten dugu lan, Valentziako Zeleros enpresarekin, alegia. 2016an hasi ginen elkarrekin lanean, propultsioarekin, aerodinamikarekin, trenaren lebitazioarekin edo hoditik eguzki energiaren bidez propultsatzeko sistemarekin lotutako alderdiak lantzeko.

 

Proiektu teorikoez ala errealez ari gara?

Guztiz errealak dira, hau ez da zientzia fikzioa. Airbus benetako hegazkin elektriko baten eskalako prototipoa egiten ari da, 2021ean hegan ikusiko duguna; badago, orobat, 1:3 eskalan eginiko hiru kilometroko entsegu-hodi bat, datorren urtean inauguratuko dena tren ia supersonikoarekin (Hyperloop) probak egiten hasteko…

 

Globo edo zeppelin baten proiektu bat ere aipatu duzu, Altran-ek Garaiera Altuko Plataforma deitzen duen arloko proiektua. Zertan datza?

Gure proiektuak Ecosat du izena eta eguzki energiarekin dabilen globo autonomo bat da, zeppelinen estilokoa. Hogei bat kilometroko garaieran jarrita egongo da, estratosferaren hasieran, klimaren eta aireko trafikoaren gainetik. Globoak urtebete egingo du garaiera horretan ainguraturik, eguzki energia baliatuz. Nobedade handiena da etengabeko irudi eta komunikazioak izan ditzakegula urte osoan zehar 24 orduz. Hori oso baliagarria izango litzateke hondamen naturalak gertatzen direnean, adibidez, suteak, uholdeak edo Puerto Ricoko urakana bezalako hondamendiak, non Googlek antzeko proiektu bat abiarazi baitzuen (Loon proiektua) eta harekin lortu baitzen urakanaren osteko lehen argazkia.

 

Lotutako albisteak

Ibarmia:  “Abangoardian  egoteko  eta  prestazio  handiko  makinen  fabrikazioan  erreferente  izateko  lan  egiten  dugu”
06/11/2024 I+G+B

Ibarmia: “Abangoardian egoteko eta prestazio handiko makinen fabrikazioan erreferente izateko lan egiten dugu”

Enpresa gipuzkoarrak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du, ekoizpena optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Orai:  “Adimen  artifizialerako  gure  neurona-eredua  euskarazko  aurreratuena  da  ingurune  eskalagarrietarako”
30/09/2024 I+G+B

Orai: “Adimen artifizialerako gure neurona-eredua euskarazko aurreratuena da ingurune eskalagarrietarako”

Elhuyarreko adimen artifizialeko zentroak Llama-eus-8B garatu du, eredu fundazionala (adimen artifizial sortzailearen oinarri gisa erabiltzen den eredu-mota), euskara idatzia ulertzea eta sortzea eskatzen duten sistemak garatzeko.

HINEk  50.  urteurrena  ospatuko  du  sistema  hidraulikoetako  munduko  lider  gisa
26/06/2024 I+G+B

HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa

Olaberriko enpresak 700 langile ditu eta 200 milioiko fakturazioa, eta industrian eta energia berriztagarrietan espezializatuta dago

Pospoloak  eta  aterkientzako  egiturak  egitetik,  automobiletarako  motelgailuak  eta  norabide-zutabeak  egitera
19/06/2024 I+G+B

Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera

Hijos de Juan de Garay enpresaren 160 urteko historiak dibertsifikazio berezia izan du eta, gaur egun, zehaztasun handiko hodien fabrikaziorako munduko erreferente bihurtu da

Paturpat:  “Produktu  naturala  egiten  dugu,  patatarekin  errezetak  egitean  denbora  eta  kostuak  murriztea  lortzen  duena”
17/06/2024 Ekintzailetza

Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”

Enpresa arabarra hirugarren fabrikazio-lerro bat instalatzen ari da, etorkizuneko produktu-eskaerei aurre egiteko, eta ekonomia zirkularreko proiektu europar batean parte hartzen ari da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.