Alzola Brakes, urtean 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen dituen Gasteizko enpresa
Alzola Brakes familia-enpresa bat da eta Gasteizen du egoitza. Urtero, 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen ditu, batez ere igogailuetarako. Makinetan eta I+G arloan egindako inbertsio handiei esker, % 15 hazi da eta bost urte eskasetan fakturazioa bikoizteko aurreikuspenak ditu. Esportazioak % 50 dira, eta batez Europan egiten ditu.
Gasteizen sortu zen enpresa 1999an konpresoreen fabrikatzaile batentzat motor elektrikoetako harilketak egiteko tailer gisa. “Baina, handik gutxira, merkeagoak ziren Asiako produktuak sartu zirenean, konpresoreen sektorea maldan behera joan zen. Kasualitatez, igogailuen balaztetan jarri genuen arreta, haiek ere harilketa elektrikoa baitute. Hala, 2000. urtean, azpikontratista gisa eta bezeroaren diseinuaren arabera balaztak egiten hasi ginen”, azaldu du Luis Alzolak, Alzola Brakes enpresaren gerente eta jabeak.
Apustuak arrakasta izan zuen eta motorren fabrikazioa utzi eta balazta elektrikoetara bideratu ziren buru-belarri, “baina beti bezeroaren diseinuaren arabera”. 2007an, enpresako salmenten % 95 biltzen zuen bezero bat zuten eta, noski, kontzentrazioak beti arriskua dakar berekin. Horregatik, 2008an, balazta osoaren lehen produktu propioa garatu zuten.
Merkaturatzea higiezinen sektorearen burbuilarekin eta eraikuntzaren geldialdiarekin batera gertatu zen. “Produktu lehiakorra zen, baina Espainian ez zegoen merkaturik. Orduan, atzerrira ateratzea erabaki genuen; Europara jo eta ondo funtzionatu zuen”.
Azken bi urteotan, kontratuak sinatu dituzte multinazionalekin eta, horren ondorioz, “produkzio-eredua berriro planteatu behar izan dugu kostu, kalitate eta zerbitzu mailako asebetetzea bermatzeko. Hala, giza baliabideen eta makinen inbertsioaren hazkundea bultzatu dugu”.
Alzola Brakesek balazta elektromagnetikoak erabiltzen ditu eta % 90 igogailuetan erabiltzen dira. Gainerako % 10, aldiz, sektore eolikoan. Igogailuetan ez ezik, produktuak autoetan, garabietan, robotikan, makina industrialetan edo orga jasotzaileetan ere ikus daitezke.
Balazten urteko fabrikazioa 70.000 ingurukoa da eta haietako 20.000 dira diseinu propiokoak. Esportazioak % 40koak dira eta batez ere Europara bideratzen dira; “dena den, Txinara, Indiara, Japoniara eta Turkiara ere esportatu izan dugu. Baina duela hiru urtetik, Asiako herrialdeek politika protekzionistak dituztela eta arantzelak igo dituztela ikusi dugu. Aldiz, Europan ez dago Asiako lehiakiderik eta, ondorioz, Europa kontinentera bideratu gara”.
Urteko fakturazioa 5,5 milioi euro ingurukoa da eta 27 langile ditu (guztiak Gasteizko fabrikan). I+G arloa funtsezkoa da oso teknologikoa den produktuan “eta segurtasun arloko eskakizunak direla eta, ezin delako segurtasunari edo funtzionamenduari dagokienez akatsik izan. Teknologia berrien aldeko apustua egin dugu eta simulazio elektromagnetikoko eta kalkulu aurreratuko lizentziak erosi ditugu”. Hala, I+G arloak fakturazioaren % 3 eta % 4 artean jasotzen du, eta ekipamendu berrietan egindako inbertsioaren % 7.
Horri esker, enpresaren hazkundea ikusgarria izan da: iaz, % 15eko gorakada izan zuen. Gainera, kontuan izan behar da oso sektore kontserbatzailea dela eta “asko kostatzen dela bertan produktu berri bat ezartzea. Aurten, berriro ere % 15 haztea eta bost urteko epean fakturazioa bikoiztea espero dugu”.
Alzola Brakes enpresak aurrean duen erronka nagusia da enpresaren gaitasuna eskariaren arabera egokitzea. Horretarako, ekipo berriak erosi, laneko metodologia berriak ezarri eta langileentzako trebakuntza berriak bultzatu beharko ditu. “Kalitatea maila gorenera eraman behar dugu. Gaur egun, fabrikatzen ditugun 3.000 balaztatatik bat bakarrik baztertzen da”.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.