Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
“Erdieroaleen sektoreak 600.000 milioi dolarreko fakturazioa lortu du aurten mundu-mailan, eta 2030erako milioi bat milioi dolarrera iritsiko dela aurreikusten da”. Armando Astarloa Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Teknologia Elektronikoko lan-katedradunak datu horien analisia egin du, Euskadik etorkizun oparoa izan dezakeen sektorean. “Sektore izugarri horretan, gure lurraldea teknologia horren erabiltzaile izan daiteke, erdieroaleak hartu eta gure ekipoetan integratuz; edo, era berean, rol aktiboagoa har dezake, merkatu horrek eskaintzen duen gama handiaren barruan erdieroaleren bat diseinatu edo ekoitziz”, azaldu du.
Testuinguru horretan, UPV/EHUk Soc4cris proiektuaren garapenaren buru izan da, Gaia, Ceit, Tekniker, Ikerlan eta Ikorekin lankidetzan. Proiektu horren helburua erdieroaleen diseinu-gaitasuna handitzea da, RISC-V teknologian oinarritutako txip baten bidez, Izan ere, orain dela gutxi aurkeztu da Basque Open Industryn, arrakasta-kasu gisa. “Proiektu honetan, gure lurraldeko I+G+B ekosistemaren gaikuntza aztertzen da, erdieroaleak diseinatu, fabrikatu eta testatzeko”, zehaztu du.
Astarloak uste duenez, “talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektore teknologikoan garatzen eta diseinatzen diren jarduera guztiei erantzuteko”. Ildo horretatik, azaltzen duenez, Euskal Herriko Unibertsitateak “gure ekosistematik hurbil dauden erdieroaleen gaiei buruzko lau ikerketa-lerro dituen katedra bat” eskatu du. Horrez gain, Bilboko Ingeniaritza Eskolako 12 enpresa-gelekin bat egingo lukeen txip gela bat sortzea aurreikusi dute, eta “mikroelektronikako trebakuntza hiru titulaziotan indartzea: telekomunikazio gradua, telekomunikazio masterra eta sistema elektroniko aurreratuetako masterra”
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Lotutako albisteak

Ibarmia: “Abangoardian egoteko eta prestazio handiko makinen fabrikazioan erreferente izateko lan egiten dugu”
Enpresa gipuzkoarrak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du, ekoizpena optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Orai: “Adimen artifizialerako gure neurona-eredua euskarazko aurreratuena da ingurune eskalagarrietarako”
Elhuyarreko adimen artifizialeko zentroak Llama-eus-8B garatu du, eredu fundazionala (adimen artifizial sortzailearen oinarri gisa erabiltzen den eredu-mota), euskara idatzia ulertzea eta sortzea eskatzen duten sistemak garatzeko.

HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa
Olaberriko enpresak 700 langile ditu eta 200 milioiko fakturazioa, eta industrian eta energia berriztagarrietan espezializatuta dago

Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera
Hijos de Juan de Garay enpresaren 160 urteko historiak dibertsifikazio berezia izan du eta, gaur egun, zehaztasun handiko hodien fabrikaziorako munduko erreferente bihurtu da

Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Enpresa arabarra hirugarren fabrikazio-lerro bat instalatzen ari da, etorkizuneko produktu-eskaerei aurre egiteko, eta ekonomia zirkularreko proiektu europar batean parte hartzen ari da.

Arkaitz Etxezarreta: “DUNE proiektua erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”
Gipuzkoako enpresak Estatu Batuetan neutrinoen propietateak aztertzeko egingo den esperimentu handienean erabiliko den egituraren finkapenak egingo ditu.

“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
IKERLAN 1974.urtean sortutako Ikerketa Teknologikoko zentroa da, Mondragon Korporazioko kidea. Unibertsitatean sortzen den ezagutza eta enpresetan aplikatzen den teknologiaren arteko zubi lana egiten du.

Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Arabako Boutique Aholkularitza sortu berriak osasunaren eta bioteknologiaren arloan eskaintzen ditu zerbitzuak

Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Bizkaiko enpresak soluzio teknologikoak eskaintzen dizkie enpresei eraldaketa digitaleko prozesuetan, bere salmentak handitzeko, kostuak murrizteko edo iraunkorragoak izateko.

Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Think&Do estrategia-taldearen Tecnaliako arduradunak autonomia estrategikoaren kontzeptua eta autonomia horrek lurralde baten aberastasun- eta ongizate-maila handitzeko duen garrantzia aztertuko ditu Bilbon azaroaren 13an eta 14an egingo den Basque Open Industry ekitaldian.