Aurkezpenak: 2018 Ekimen PRIMA eta Eranet Waterworks-eko deialdien jardunaldi informatzailea
SPRIk eta Basque Enterprise Europe Network Partzuergoak (EEN) jardunaldi informatzaile bat antolatu dute martxoaren 2an, CDTI, ACLIMA eta Euskadiko Elikadura Klusterrarekin lankidetzan. Jardunaldi horren helburua da euskal enpresen parte-hartzea sustatzea PRIMA eta Eranet Waterworks ekimenen 2018ko deialdietan.
CDTIko hainbat ordezkarik parte hartzen dute jardunaldi horretan, argibideak emateko aipatu deialdietako nobedadeei eta finantzaketa aukerei buruz. Topaketa beraizik zuzentzen zaie enpresa eta enpresa elkarteetan, klusterretan eta, besteak beste, aholkularitzetan zuzendaritza arloko edo I+G+B-ko arlo teknikoko erantzukizunak dituzten kideei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei.
Jardunaldi horrekin lotutako edukiak:
Ekimen PRIMA: 2018-ko deialdiak
María José Tomás. 2 Sailaren Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.
ERANET WaterWorks2017: baterako 2018 deialdia
María José Tomás, CDTI.
EEN-a: HORIZONTE 2020 parte-hartzerako laguntza-zerbitzuak
Arturo Antón. Euskadiko Enterprise Europe Network Partzuergoko koordinatzailea, SPRI Taldea
Lotutako albisteak

Euskal I+G+b-ren estrategia Europan 2021-2030
Europako laguntzak behar dituzu zure proiekturako?, zure erakundearen posizionamendua hobetu nahi duzu Europako ikerketa-espazioan eta nazioartean hazi nahi duzu? Euskal I+G+b-ren estrategia berriak Europan (2021-2030) duen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren potentziala aprobetxatu eta handitzea, ezagutza berria sortuz eta erakarriz eta gaitasun berriak garatuz, horrela bermatzeko gure...

Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
‘Energia garbiagoak’ Euskadiko RIS 3 eta PCTI 2030 estrategiaren barruan dagoen espezializazio adimenduneko arloetako bat da.

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana
Euskadik konpromisoa hartu du nazioarteko helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta bere ondorioei erantzuteko gaitasuna handitzea.

ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030” (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Azken hiru hamarkadetan apustu horri eutsi zaio, eta orain, 2030era begira, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) bultzatzeko plan hau aurkezten dugu, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu...

2027ra bitartean euskal enpresek 95.000 milioi euro eskura ditzakete Europako laguntzen bidez I+G+B bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta CDTIk antolatutako jardunaldi batean ezagutzera eman dira EBko ikerketa eta berrikuntzako plan handiena den “Horizonte Europa” programaren berritasunak Euskal erakundeek 689 milioi euro lortu dituzte laguntzatan azken zazpi urteetan, “eta horietatik %75 enpresa eta teknologi zentroak dira; horrelakorik ez da lortu ez Espainian ez Europan”