Albisteak 14 Marzo, 2023

Azpitek Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programak 51 azpiegitura zientifiko-teknologiko indartzea lortu du 26M € diru-laguntzarekin

Aurten, programak 5.625.000 euroko zuzkidura berria izango du, euskal enpresa-sareak gure herrialdeko hiru eragin-trantsizioei (teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa, soziala eta sanitarioa) ondo prestatuta heltzeko

Azpitek programa 2021ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Zentro Teknologiko Multifokalizatuei eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroei (IKZ) azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzen laguntzeko, Euskadik zientziaren eta teknologiaren ikuspegitik dituen erronka sozioekonomikoei erantzuten jarraitzeko. Programa horri esker, 51 azpiegitura zientifiko-teknologiko indartu dira dagoeneko.

Programa honen bidez 12,2 milioi euroko proiektuak diruz lagundu dira 2021ean, eta 13,8 milioi euro 2022an, hau da, 26 milioi euro RIS3 estrategietan, industria adimendunean, energia garbienetan edo osasun-proiektuetan banatuta. Aurten programak 5.625.000 euroko zuzkidura berria izango du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak aurkeztu ditu emaitza horiek Azterlanen, eta bertan izan dira Basque Research & Technology Alliance, BRTA osatzen duten zentro teknologiko eta IKZ guztietako ordezkariak.

Tapiak gogorarazi duenez, gure herrialdeko hiru inpaktu-trantsizioei aurre egiteko (teknologia-digitala, energetiko-klimatikoa eta gizarte- eta osasun-arlokoa), beharrezkoa da azpiegitura zientifiko-teknologiko bikainak izatea.

Azpiegitura zientifiko-teknologikoak (erakusleak, saiakuntza-bankuak, esperimentazio-instalazioak, living-lab-ak eta abar barne) I+G+b-ko ekosistemen eta berrikuntzan oinarritzen diren balio-kateen bizkarrezurra dira. Hala, AZ-Tek teknologiaren baterako garapena eta sorkuntza bultzatzen dute, kontzeptu-probatik eta laborategietan baliozkotzetik hasi eta industria-ingurunean egindako prototipoen erakustaldiraino, teknologia eskuratzea ziurtatzeko helburuarekin; horrek Euskadin duen eragin sozioekonomikoa kontuan hartuz.

Ingurune fisiko eta/edo simulatu horiek funtsezkoak dira tamaina guztietako enpresentzat. AZ-Tek I+G+b arloko eragileekin lankidetzan aritzeko aukera ematen diete, balio erantsi handiko teknologia eta soluzioak garatzeko, fase guztietan laguntza eskainiz. Diseinutik hasi eta produktu, zerbitzu edo prozesu osoen azken probara arte, baldintza kontrolatutan, segurutan eta errealitatetik hurbil, bezeroen eta inbertitzaileen aurrean baliozkotzea barne hartuta.

Industria azpiegitura teknologikoen eskuragarritasunaren mende dago, teknologiak hobetzeko, garatzeko, baliozkotzeko eta prototipoak sortzeko, merkatuari irtenbide teknologiko berriak eskaini aurretik. Hala ere, AZ-Tek baliabide eta konpetentzia asko behar dituzte euren eraikuntzarako, kudeaketarako, funtzionamendurako eta mantentzea egiteko. Oso garestiak izaten dira, eta goi-mailako teknikariak behar izaten dituzte bertan aritzeko. Beraz, enpresa gehienek ezin dute beren AZ-T propioa izan.

Azpitek irudi berria aurkeztu da Azterlanen eginiko ekitaldian

Durangon kokatuta dagoen Azterlan Zentro Teknologikon aurkeztu dira gaur Azpiteken emaitzak eta irudi berria. Ekimen honen laguntzarekin erositako azpiegitura guztiek jasoko dute irudi berria.

Azterlan Zentro Teknologikoak azaldu duenez, Azpitek programa indartu egin da hauts metalikoen ikerketa-ildoa garatzeko, metala eraldatzeko industriara bideratutako aukera garrantzitsuak eskaintzen baititu. Bere erabilera oparoenen artean hauek nabarmentzen dira: osagaiei higadurarekiko, korrosioarekiko edo neke termikoarekiko erresistentzia handiagoa ematen dieten estaldura aurreratuak emateko gaitasuna; material anitzeko osagaien fabrikazioa; edo geometria konplexuak edo ezaugarri bereziak dituzten osagaiak fabrikatzeko malgutasuna lortzeko fabrikazio-teknologiak bateratzeko edo hibridatzeko aukera (pisua arintzea edo horma finagoekin eta tamaina txikiagoekin piezak fabrikatzeko aukera nabarmenduz). Horri esker, osagai metalikoen diseinuari eta aplikazioari lotutako aukera-eremu guztiak irekitzen ditu.

AZPITEKek diruz lagundutako azpiegitura eta ekipoak

  • ATO Lab Plus Partikulen atomizatzailea
  • Partikulen atomizazioarekin lotutako instalazio eta ekipo periferikoak:
  • Bahetzaile ultrasonikoa
    – Ultrasoinu bidezko garbiketa-ganbera
    – ATEX xurgapen-ekipoa
    – Hauts metalikoak karakterizatzeko instalazioak: lan-kanpaia, Hall-en inbutua (jariakortasun-saiakuntza eta itxurazko dentsitatearen saiakuntza), balantza, higrometroa
  • Material metalikoen karakterizazio aurreratua
  • EBSD teknologia – Electron Backscatter Diffraction
  • Ekortze-mikroskopio elektronikoa Axia ChemiSE

Azpitek, bi urteko programa arrakastatsua

Azpiteken helburu nagusia da Euskadiko azpiegitura zientifiko-teknologikoak indartzea, eta I+G+b jarduera eta emaitzak baliozkotzea eta erakustea bultzatzea. Horretarako, kalitatezko ikerketa gauzatzeko, emaitzak hobetzeko, eta horien eragin zientifikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzeko, eta dauden ikerketa-azpiegituren funtzionamendurako beharrezkoa den ekipamendu zientifiko-teknikoa eskuratzeko, instalatzeko eta eguneratzeko laguntza ematen du.

Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrerapausoak eman nahi ditu honako esparru hauetan:

  1. Trantsizio teknologiko-digitala – Industria da Euskal Autonomia Erkidegoko garapen ekonomikoaren eta sozialaren motorra. Iraganean aldaketa teknologikoetara egokitzen jakin duen, eta gaur egun desafio berriak dituen trantsizio teknologiko-digitalaren erronkei aurre egiteko hobeto prestatuta dagoen industria. Teknologia eta digitalizazioa funtsezko tresnak bihurtzen dira balio erantsi handiagoa ekarriko duten eta euskal industriaren lehiakortasun-posizioa hobetuko duten produktu eta irtenbide berriak garatzeko.
  2. Trantsizio energetiko-klimatikoa – 2030erako Euskadiko Energia Estrategenergiaren esparruko ikerketa, garapen teknologiko eta industrialeko lehentasunezko 9 arlo ezartzen ditu, energiaren sektoreko euskal enpresen eta eragile zientifiko-teknologikoen sarearen lehiakortasuna bultzatzeko. Oinarrizko jarduketa-eremuek energia eolikoa, olatuen energia, eguzki-energia fotovoltaikoa, hidrogenoa, oil&gasa, energia-efizientzia, mugikortasun elektrikoa, energia-biltegiratzea, sare elektrikoak eta potentzia-elektronika hartzen dituzte kontuan.

 

Más

Informazio gehiago:

www.euskadi.eus/ekogarapena

www.spri.eus/ekogarapena

 

Lotutako albisteak

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.