Bilbon antolatu da EUSPEN, doitasuneko ingeniaritzaren nazioarteko kongresua
Europako Elkartea egunotan egiten ari den topaketa partaidea da IK4-IDEKO zentro teknologikoa, izan ere, zenbait hitzaldi tekniko eskaintzeaz gain, antolaketa-taldeko kidea da
Bilbon egiten ari da egunotan EUSPEN doitasuneko ingeniaritzaren Europako elkartearen nazioarteko kongresuaren bederatzigarren edizioa, nanoteknologian, metrologian, prozesu aditiboetan, robotikan zein 4.0 industrian emandako azken aurrerapausoak aztertzeko asmoz.
Ekitaldia astelehenean hasi, ekainak 3, eta hilaren 7ra arte luzatuko da Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentro teknologikoaren parte-hartzeari esker, izan ere, antolaketa batzordeko kidea izateaz gain, zenbait hitzaldi ere eskainiko ditu.
IK4-IDEKOrekin batera, IK4-TEKNIKERek eta Zaragozako Unibertsitateak ere kongresu honen antolaketan parte hartu dute.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.