Bizi berri bat hondakin industrialentzat
UPV/EHUko ikerketa batek, industria zepa eraikuntza materialetan berrerabiltzeak, hormigoi eta igeltsuaren prestazio akustikoak hobe ditzakela frogatzea ahalbidetu du
Hondakin industrialen kudeaketa egokia erronka bat da iraunkortasunarentzat eta ingurumenaren babesarentzat. Hori dela eta, hondakintzat sailkatutako materialak berrerabiltzera eta ekonomia zirkularra sustatzera zuzendutako I+G pisua irabazten ari da azken urteetan.
Testuinguru honetan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Alberto Esteban González ikerlariak, Gikesa/Eraiker enpresaren lankidetzarekin, eraikuntza materialetan industria hondakinak gehitzearen egokitasuna aztertu eta prestazio akustikoaren eragina neurtzeko metodo bat garatu du.
Ikerketak, eraikuntzarako materialetan, hala nola hormigoi edo igeltsua galdaketako zepa txertatuta, isolamendu akustikoa hobetzen dela erakustea lortu du.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute