Blockchain teknologiaren aplikazioak, Bilbon aztergai
Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan egingo da bihar, apirilak 18, “Blockchain teknologia osasunean eta aseguru pertsonaletan” delako jardunaldia, Health 2.0 Basquek, TECNALIAk eta Inithealth-ek antolatuta
Sarean egindako merkataritza eta ekonomia arloetako transakzioak gero eta ohikoagoak dira. Blockchain edo bloke-katea deritzon teknologia oso lagungarria izan daiteke horrelako eragiketak egiteko prozesuak errazagoak eta seguruagoak izan daitezen, baina finantza-zerbitzuetan ez ezik, garapen teknologiko hau osasuna eta aseguruak bezalako esparruetan ere aplika daitezke.
Gai hauek aztertzeko, Health 2.0 Basque elkarteak, Inithealth enpresak eta Tecnalia korporazio teknologikoak “Blockchain teknologia osasunean eta aseguru pertsonaletan” delako jardunaldia antolatu dute bihar, asteazkena, apirilak 18, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Bilboko egoitzan.
Ekitaldirako sarrera librea eta doakoa da, eta izen-ematea online egin daiteke jardueraren webgunearen bitartez.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute