Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 uztaila, 2019 I+G

BOJ Global, ehun urtetik gorako marka baten fidagarritasuna

Aldaketari egokitzapena, iniziatiba eta balio erantsia; horrelaxe bete ditu 114 urte Eibarren egoitza duen BOJ Globalek, bere ‘El Búho’ kortxoak-kentzekoagatik munduan barrena ezaguna denak

Eibarreko armagin hirian, 114 urteko ibilbidea duen etxeko tresnak diseinatu eta fabrikatzen dituen eta, momentuz, 31 herritan saldu eta bere ekoizpenaren %95a exportatzen duenaren erroak finkaturik daude. “Munduaren erdiak dagoeneko ezagutzen gaitu; gainontzeko erdiak ezagutuko gaitu”, ohartarazten digu Alberto Ahedok BOJ Globalen egoitzatik. Enpresari, zati berdinetan, altzairua eta estiloa dario, bere sorkuntzarik nabarienari bezala, orain dela mende erdi bat sortu zen kortxoak-kentzeko mitikoari alegia, zein Espainian, diseinu industrialaren historian, 250 objektu garrantzitsuenetako bat moduan katalogatutakoa dagoen, eta Sofia Erregina Museoan eta New Yorkeko Moma ikonikoan ere erakusgai izan den.

Merkatua konkistatzen jarraitzen setatuta, BOJek akordio bat erdietsi berri du desagertutako Fagorrekin, bere sare komertzial zaharreko 65 profesional enpresan sartzea eta bere produktuak munduan barrena sal ditzaten. Aurretik duten erronka, gutxienez, asmo handikoa da: hurrengo bost urteetan fakturazioa 55 milioi eurora arte bikoiztea eta 40 lanpostu berri sortzea.

 BOJ-en errua, norena izan zen?

Manuel Barrenechea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi bezalako Eibarreko hiru fenomenorena, 1905ean, euren abizenen inizialekin (BOJ) enpresa bataiatu zutelarik.

Metalezko pieza soilen fabrikatzaile gisa sortu zineten (gerrikoaren belarriak, futboleko intsigniak, dominak…) eta egun, mundu erdian kontsolidatutako eta aintzatetsitako marka moduan prest egoten jarraitzen duzue. Nola heldu zarete bertara?

Egokitzeko gaitasun handi baten bitartez, zalantzarik gabe. Horixe izan da gure historian zehar gure giltzarria, baita beti tamaina ez oso handiko enpresa bat izan garela. Horrek ere gugan eragin positiboa izan du, batez ere krisialdi sakonen garaietan, zeinetan, gure tamainari esker, ingurura erosoago eta malguago egokitzeko aukera izan dugun. Eta gure ibilbidea azaltzeko hirugarren gakoa, esan nezake, iniziatiba eta berrikuntza gaitasun oso handiaren presentzia historikoa izan dela.

Hau zertan bihurtzen da, etorkizunera begirako hazkunde prozesu baten ikuspuntutik?

Oraintxe bertan gure asmoa, gure plan estrategikoak biltzen duen moduan, enpresa maila internazionalean zabaltzean eta enpresarentzat berriak diren beste produktu sorta batzuetan kontsolidatzean oinarrituta dago.

Erabilera profesionalerako edo etxeko erabilerarako tresnez ari garenean, zenbat produktuz dago osatuta enpresako portfolioa?

Funtsean hiru produktu-familia, kortxoak-kentzekoetan eta munduaren munduan oinarritutakoak, izan ere familia horregatik baikara ezagunak. Ostalaritzaren munduan, azpimarragarriak dira lata-irekigailu industrialak eta horrez gain, etxeko hornidura, etxeko elektro-tresna txikiak txertatzen ari gara, eta horri dagokionez, maila internazionalean, etxeko elektro-tresna handiagoen lerro bat edo lerro zurikoak atera berri ditugu.

Erraz igar daitekeen zuen produktua, hontza itxurako kortxoak-kentzeko mitikoa da. Zelan sortu zen edo nori otu zitzaion ideia?

1932an David Olañeta industria diseinatzaileari otu zitzaion eta, zalantzarik gabe, konpainiako produkturik ezagunena da, bere diseinu industrial bereziagatik mundu mailako sari ugari eskuratu dituena. Patentatutako diseinua duen palanka bikoitzeko eta mihi fresatua duen kortxoak-kentzekoa da. Fidagarria da, segurua, gogorra, zehatza eta, batez ere, funtzionala, oso funtzionala.

Eta animaliarekin duen antza, zer dela eta?

Antzekotasuna diseinuaren ostean heldu zen, bere bi errematxeek harrapari gautar honen begi handiekin zuen antz handiaz jabetu zirenean suposatzen dut…

Zenbat saldu dituzue?

Uff, kalkulatzea ezinezkoa da. Estatuan eta exportatzen dugun nazioarteko merkatuetan kasik milioika. Oraintxe bertan Iberiar merkatuan presente gara (Espainia eta Portugalen), baina Frantzian, Alemanian, Europako iparraldeko herrietan, Errusiara heldu arte ere, baita Amerikako Estatu Batuetan eta Latinoamerikako zenbait herrietan ere izan bagara. Baliteke, oraindik ere Asian, jarduketa komertziala izaten ari garen horretan hontza itxurako kortxoak-kentzeko bat aurkitzea zaila izatea.

El Búho ez zen Olañetak etorkizunerako utzitako diseinu bakarra izan…

Egia da. 1954an paretako kortxoak-kentzekoa ere garatu zuen, Euskadi, Asturias eta Kantabriako sagardotegi askotan oraindik ere erabiltzen den tramankulu itzela.

Zuen konpetentzia, non da?

Funtsean Txinako zenbait fabrikatzaileetan, aldian-aldian eskuko kortxoak-kentzekoak kopiatzen saiatzen direnak, baina azkenean, kalitateari dagozkion diferentziak zeharo nabariak dira. Kostu oso handiko produktu bat bada ere, egiatan, akaberak eta xehetasunak hain dira zehatzak ezen, nolabait, faltsutzaile handienetik salbu egoteko aukera luzatzen digutela.

Zein neurrira arte zuen jarduketa, eta batez ere kortxo-kentzekoekin erlazionatutakoa dago ardoaren kontsumoaren menpe, kontuan izanda erregistroak geroz eta txikiagoak direla?

Nahiz eta kontsumoaren beherakada errealitatea izan, guri ez digu hainbeste eragin, neurri handi batean ekoizpen handiegirik inoiz egin ez dugulako eta merkatua bera ere hartu ez dugulako. Zenbait herritan, oso merkatu -hobi bat den produktuaz ari gara, edonola ere, indar handia izaten jarraitzen duena, eta horrek, oraindik hazkunderako esparru asko izan dezakegula pentsatzera garama.

Zergatik Eibarren fabrikatzen jarraitu, iparrorratza, esaterako, asiar inguruko herrialdeetara biratu beharrean?

Gure asmoa ez da inoiz inongo tokitan salmenta bolumenaren zenbatekoa izatea, baizik eta gure obsesioa beti, kalitate estandar goreneko produktu bat fabrikatzea izan da, balio erantsia duena eta Eibarri hertsiki errotutako konpainia baten buruan izan diren hiru belaunaldienganako lotura sendoa duena. Hortik aurrera, kalitatezko produktuak garatzean oinarritu gara, baliteke, enpresaren filosofia guztiz desberdina izango litzatekeela lortuko lukeen egiteko beste era batzuei so egin gabe.

Zerbitzu global bat

Hazkunde guzti hau, gure giza talde handiak egindako lan eta ahaleginaren fruitua da. Maila nazionalean zein internazionalean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalak, BOJ GLOBAL bat izatera bultzatu dutenak. Beti aurrera begiratzen duen marka, 100 urtetik gorako historiaren babesa duena.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak