BRTAk euskal zientzia eta teknologia garatzen lagunduko du
Rikardo Bueno partzuergo teknologikoko zuzendariaren esanetan, aliantzak Euskadiren aurrerakuntza ekonomiko eta soziala bultzatuko du
“BRTAk Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea bultzatu nahi du enpresei zerbitzu hobea emateko, gizartearen erronkei erantzuteko, gure gaitasun zientifikoak hobeto antolatzeko eta ikertzaileek karrera profesionalean dituzten beharrei erantzuteko”, adierazi du Rikardo Bueno Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Partzuergo Zientifiko-Teknologikoko zuzendariak.
Aurten sortutako aliantza hau Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek sustatu dute eta 16 eragile zientifiko-teknologiko bildu ditu (ikerketa kolaboratiboko 4 zentro -CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune- eta 12 zentro teknologiko -Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicometch).
“Zientzia eta teknologiaren mundutik, ekarpen handiagoa eta hobea egin nahi diogu gure herrialdearen garapenari, garapen ekonomikoari baina baita garapen sozialari ere”, ziurtatu du Buenok.
Lotutako albisteak

Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster
Con este proyecto, el WEF, EPRI y Accenture buscan acelerar la transición de los clústeres industriales a nivel mundial hacia las Cero Emisiones Netas, generando un impacto positivo en el territorio en términos ambientales, económicos y sociales.

Euskal I+G+b-ren estrategia Europan 2021-2030
Europako laguntzak behar dituzu zure proiekturako?, zure erakundearen posizionamendua hobetu nahi duzu Europako ikerketa-espazioan eta nazioartean hazi nahi duzu? Euskal I+G+b-ren estrategia berriak Europan (2021-2030) duen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren potentziala aprobetxatu eta handitzea, ezagutza berria sortuz eta erakarriz eta gaitasun berriak garatuz, horrela bermatzeko gure...

Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
‘Energia garbiagoak’ Euskadiko RIS 3 eta PCTI 2030 estrategiaren barruan dagoen espezializazio adimenduneko arloetako bat da.

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana
Euskadik konpromisoa hartu du nazioarteko helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta bere ondorioei erantzuteko gaitasuna handitzea.

ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030” (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Azken hiru hamarkadetan apustu horri eutsi zaio, eta orain, 2030era begira, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) bultzatzeko plan hau aurkezten dugu, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu...