CAF-ek Amsterdameko metroa trenez hornituko du
Beasaingo konpainiak, herbeheretar hiriko hiri inguruko garraio sarea teknologia automatizatuaz hornitutako 30 trenez zuzkituko du
Amsterdameko GVB Activa BV garraio publikoko operadoreak CAF euskal tren-fabrikatzailea aukeratu du, hiriko metro sareko flota berriztu dezan.
800.000 biztanle ingururekin eta Europako epizentro ekonomiko eta turistiko bat izanik, Amsterdamek garraio publikoaren geroz eta erabiltzaile kopuru handiago bati aurre egin beharrean dago, eta horregatik flota berritu eta metro lineen eskaintza handitzea erabaki du.
Egoera honi aurre egiteko, euskal konpainiak, hasiera batean, guztira 6 bagoiko unitateak sortze aldera, akoplatzeko aukera izango duten 3 kotxe dituzten 30 trenez hornitzeko ardura izango du. Eskaera, beste 30 unitatez bikoiztu daiteke.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena
Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin