CAFek 87 tren hornituko ditu Osloko tranbia indartzeko
200 milioi eurotik gorako balioa duen akordioa beste 60 unitaterekin handitzeko aukera dago
Egunero 130.000 bidaiari inguru garraiatzen dituela, tranbia Osloko hiri barruko garraio-sistema nagusietakoa bilakatu da. Honen kariaz, erakunde publikoek garraiobide honen sarea handitu eta egun hiri horretan joan-etorrian ibiltzen diren trenak ordezkatzea erabaki dute.
Eragiketa hau aurrera ateratzeko, Osloko hiri-garraioaz arduratzen den Sporveien enpresak 87 trenen horniketa eskatu dio CAF euskal trenbide konpainiari, 200 milioi eurotik gorako balioa duen kontratu baten bitartez. Eskaria beste 60 konboitan handitzeko aukera dago.
Eskatutako unitateak CAFen bezeroek estimu handi-handian duten Urbos gamakoak dira, Gipuzkoako enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Tren hauek 34 metroko luzera eta sarbide bikoitzeko 6na ate dituzte, eta sistema bereziez ekipatuko dituzte herrialde eskandinaviarreko baldintza klimatikoetara egokitzeko. Horrez gain, harrapatzeak saihesteko radarra izango dute, baita bidaiarientzako informazio-pantaila bikoitzak ere, wifi seinalea eta bestelako zerbitzu osagarriekin batera.
Lotutako albisteak

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen posizioa indartu du Alemaniako MedtecSUMMIT 2025 delakoan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera parte hartu zuen ekitaldian, Bavariako erakunde estrategikoekiko harremanak estutzeko eta lankidetzarako arloak jorratzeko, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala kasu

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko