Albisteak 8 ekaina, 2020

CIC energiGUNEk aurrera egin du grafenoz egindako bateria jasangarrien arloan

Energiaren biltegiratzea hurrengo urteetako mugikortasun iraunkorraren eta trantsizio energetikoaren gakoetako bat da. Arlo honetan nazioarteko erreferentzia zentroetako bat da CIC energiGUNE. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Miñanoko parkean kokatuta dagoen zentroa eta BRTA aliantzaren barruan dagoena, ikerketa berria gauzatu du grafenoarekin eta beste material jasangarriekin egindako bateriak gaur egun mugikortasun elektrikoan gehien erabiltzen diren ion-litioko baterien alternatibak sortzeko. 

Aerogel formako grafeno biotinta bat erabiltzen duen sodio-aire bateria kargagarri bat sortuz egin du bide alternatiboa CIC energiGUNEk. Metal-aire bateriak (horien artean daude sodio-aire bateria hauek) mugikortasun elektrikorako epe luzerako aukera egokienen artean daude, eta mugikortasun jasangarriaren sektorean etorkizuna dute. Izan ere,  ion-litio bateriek baino autonomia-gaitasun handiagoa dute, gaur egun erabiltzen direnak eta metal-aire bateriek baino dentsitate txikiagoa dutenak (dentsitate txikiagoak birkargatzeko gaitasun txikiagoa dakar, denbora pasa eta gero). 

Metal-airearen inguruan hitz egiten da erreakzioa metalaren eta oxigenoaren artean gertatzen delako, eta horrek gelaxken fabrikazio-kostua murrizten du. Grafeno-katodoekin –eroankortasun elektroniko handiak dituztenak-, energia-dentsitateak ion-litio bateriak baino 2,5 handiagoak izan litezke, eta prezioa mantenduz. 

“Gaur egun, metal-aire teknologia etorkizun hurbilean erabiltzea urrun dago, bere ziklabilitatea [iraunkortasuna] txikia baita. Baina etorkizunean ezartzeko teknologia oso interesgarria da, energia dentsitate teorikoa erregai fosilen hurbilen dagoena baita”, azaldu du Daniel Carriazo CIC energiGUNEko Superkondentsadore lanen arduradunak –Ikerbasque ikertzailea da eta Graphene Flagship europar proiektuaren barruan arlo horretan aurrera egiten duen lantaldeko liderra-. Ikerketa honetan, INCAR-CSICek eta Dublingo Trinity Collegek ere parte hartzen dute, energia biltegiratzeko gailuetan erabil daitezkeen grafenozko materialak garatzeko. 

Teknika horren oinarria tinta bat da –elektrokimikoki esfoliatutako grafenozko esekidura bat da- eta energia biltegiratzeko bi teknologia ezberdinetan elektrodoak prestatzeko erabiltzen da. Alde batetik, EDLC superkondentsadoreetan -gailu elektrokimikoetan- erabiltzen den PET substratu baten gainean tinta erabiltzen da. Bestetik, tinta izoztu eta liofilizatzen da, grafeno oso porotsuko aerogel bat sortzeko, sodio-aireko baterien gelaxkan zuzenean muntatzen dena. Materialaren porositate altuak oxigenoaren hedapena errazten du, sodioaren eta oxigenoaren arteko erreakzioa erraztuz. Tinta hau, kondentsadore elektrokimikoetan erabiltzeko elektrodo bezala inprimatzeko ere ikertu da.  

Jasangarritasunaren aldeko aurrera pausoak, grafenoari esker 

Ikerketa kolaboratiboko zentroak azaldu duenez, toxikoa ez den materialean oinarritutako bateria da, eta ingurumenaren aldetik jasangarria: “kalterik egiten ez duten osagaiek osatzen dutelako eta aurrekoekin alderatuta ingurumen-inpaktu txikia dutelako”, azpimarratzen dute. Izan ere, sodio-aire baterietan grafenoa eta sodioa erabiltzen dira, eta ez dute ingurumenarekiko eragina duten kobaltoa bezalako beste materialik erabiltzen“.   

CIC energiGUNEn egin duten ikerketan, biotinta honek baterien eta superkondentsadoreen errendimendua hobetzen duela frogatu da. Baina etorkizuneko irtenbide bat bezala ikusten da oraindik, Carriazok aipatzen dituen erronka berriei aurre egin behar dietelako lehenengo: “beharrezkoa da gailu horien ziklabilitatea eta itzulgarritasuna areagotzea; grafenoaren erabilerak bateria horien errendimenduan eragin positiboa duela ikusi dugu, baina egonkortasun eta ziklabilitate handiagoa ahalbidetuko duten elektrolitoen garapenarekin konbinatu behar da”. 

Euskadi grafenoa ezartzearen aldeko apustua egiten ari den eskualdeetako bat da. Arlo honi buruzko ikerketa ugari egiten ditu, baita material hori berariaz lantzen duten enpresekin ere, hala nola GrapheneaMiramongo Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruan dagoena eta grafenotik abiatuta CIC energiGUNEren ikerketaren antzeko materialak ekoizteko gaitasuna duena. Grafenoaren aplikazioak biozientzien eta osasunaren sektoretik abiatuz energiaren sektorera iristen dira, biak ere Euskadiko RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan identifikatuta dauden arloak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.