Cristina Oyon: “Balio ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa sortuko duen eredu produktiboa bilatzen dugu”
SPRI taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasunaren arloak Eusko Jaurlaritza laguntzen du estrategiak diseinatzen eta ezartzen, eta euskal industrian ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko mekanismoak eta tresnak kudeatzen.
Arloko zuzendariak, Cristina Oyonek, zehazten duenez, “Politika hori, gaur egun, Espezializazio adimendunerako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian (RIS3 Euskadi) zehazten da. Estrategia horrek, eraldaketa ekonomikoa helburu duenak, I+G+b baliabideak balio erantsi handiko lehentasunetan biltzen ditu, hazkunde ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzeko potentzial handiena dutenetan”.
Aurreikuspenen arabera, 2021ean Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloak 200 milioi euro baino gehiago emango ditu diru-laguntzen programen bidez. “Aurten, I+G+b-an jarduten duten euskal enpresen oinarria handitzea da gure erronka, I+G+b-ren kalitatean aurrera egitea eta trantsizio teknologiko-digitalak, energetiko-klimatikoak eta sozio-sanitarioak euskal enpresentzat lehiakortasun-faktore izan daitezen lortzea”, gaineratu du Oyonek.
Lotutako albisteak

Ibarmia: “Abangoardian egoteko eta prestazio handiko makinen fabrikazioan erreferente izateko lan egiten dugu”
Enpresa gipuzkoarrak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du, ekoizpena optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Orai: “Adimen artifizialerako gure neurona-eredua euskarazko aurreratuena da ingurune eskalagarrietarako”
Elhuyarreko adimen artifizialeko zentroak Llama-eus-8B garatu du, eredu fundazionala (adimen artifizial sortzailearen oinarri gisa erabiltzen den eredu-mota), euskara idatzia ulertzea eta sortzea eskatzen duten sistemak garatzeko.

HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa
Olaberriko enpresak 700 langile ditu eta 200 milioiko fakturazioa, eta industrian eta energia berriztagarrietan espezializatuta dago

Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera
Hijos de Juan de Garay enpresaren 160 urteko historiak dibertsifikazio berezia izan du eta, gaur egun, zehaztasun handiko hodien fabrikaziorako munduko erreferente bihurtu da

Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Enpresa arabarra hirugarren fabrikazio-lerro bat instalatzen ari da, etorkizuneko produktu-eskaerei aurre egiteko, eta ekonomia zirkularreko proiektu europar batean parte hartzen ari da.