I+G+B
Albisteak 17 otsaila, 2025

Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin

  • Euskal fabrikatzailea robotikaren sektorean sartu da diseinu disruptibo batekin: doitasun eta dinamika handia eskatzen duten eragiketetarako berariaz diseinatutako robot eredu berritzaile batekin.
  • Teknologia horrekin, Danobatek fabrikazio prozesuak eraldatu eta industriari soluzio malgu eta efiziente bat eskaini nahi dio.

 Danobat makina-erremintaren euskal fabrikatzaileak robotika industrialaren sektorean sartu dela iragarri du, DMTR gama aurkeztuta, industrian mugarri den garapena. Doitasunezko robot berri horiek zehaztasun eta eraginkortasun estandarrak birdefinitzen dituzte, robot baten malgutasuna eta makina-erreminta baten egonkortasuna eta doitasuna uztartzen dituen soluzio aitzindari bat eskainiz.  

DMTR gamak, beste soluzio batzuekin alderatuta, errepikagarritasunari eta zehaztasunari dagokienez, prestazio hirukoitza eskaintzen du eragiketa kritikoetan, hala nola, zulatzean, errematxatzean eta hariztatzean. Gainera, ibilbideak hiru aldiz zehaztasun handiagoz jarraitzeko duen gaitasunak aukera ezin hobea bihurtzen du mekanizazio konplexuetarako eta doitasun handiko fabrikazio gehigarrirako. Beste puntu bereizgarri gako bat programazioa da, zenbakizko kontrola (CNC) erabiltzen baitu, teknologia horrekin lan egitera ohituta dauden enpresetan integratzea sinplifikatuz.

IDEKO zentro teknologikoarekin lankidetzan, Danobatek robotentzako dinamika eta kontrol sistema espezifikoak garatu ditu, eta gaitasun teknologiko berriak ezarri ditu, artearen egoeratik haratago. Xabier Alzaga Danobateko CEOaren arabera, “DMTR gamak makina-erreminta baten doitasuna eta egonkortasuna konbinatzen ditu sei ardatzeko robot baten arintasunarekin eta malgutasunarekin, eta ekoizpen modu berriak irekitzen ditu sektore giltzarrietarako, hala nola aeronautikarako, automobilgintzarako eta energiarako”.

Errendimendu handiagorako diseinu sendoa

Makina-erremintaren ezaugarriak robot baten arkitekturarekin integratzen dituen diseinu bati esker, DMTRek bibrazioak egungo robotek baino 10 aldiz gehiago murrizten dituzte, eta horregatik, mekanizazioko eragiketetako ziklo denborak % 20 laburragoak dira. Ikuspegi horrek produktibitatea handitzeaz gain, aplikazio kritikoetan kalitate handiagoa ere bermatzen du.

 Material konposatuetan edo altzairuan zintak jartzeko eragiketetatik hasi eta errematxatu, sistemak muntatu edo 3D inprimatu arte, DMTR robotak malgutasunagatik eta aplikazio industrialen tarte zabal batera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dira.

Hainbat modelo daude. Bertsio trinkoak , 70 kg-rainoko karga erabilgarria maneia dezake eta 2,2 metroko irismena du, eta modelorik sendoenak 3,6 metroko irismena du eta 520 kg-rainoko kargak maneiatzeko gai da. Aldakortasun horri esker, Danobatek merkatuko eskaera zorrotzenak bete ditzake, aplikazio bakoitzean zehaztasuna eta errendimendua ziurtatuz.

DMTR gamarekin, Danobatek gaur egungo prozesuak optimizatzeaz gain, manufaktura aurreratuko aukera berriei ere atea irekitzen dien tresna bat jartzen du fabrikatzaileen esku, berrikuntza teknologikoan duen lidergoa sendotuz.

Teknologia hori Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatutako I+G proiektu baten esparruan garatu da, eta lehen aldiz aurkeztuko da JEC World nazioarteko azokan, 2025eko martxoaren 4tik 6ra, Parisen.

Danobati buruz

Danobat makina-erremintaren fabrikatzaileak 70 urteko esperientzia du fabrikazio soluzio aurreratuak, balio erantsi handikoak eta eskaerapean konfiguratuak diseinatzen eta garatzen. Aeronautika edo automobilgintza bezalako sektoreetako enpresa liderrekin eta liderrentzat lan egiten du enpresak. Bere makinen katalogoan artezteko makinak, tornuak eta CNC robot bidezko mekanizazio sistemak daude, besteak beste. Kooperatiba Danobatgroup industria taldekoa da, 1.400 pertsona baino gehiago enplegatzen dituena eta Mondragon Korporazioan integratuta dagoena. Egoitza nagusia Elgoibarren du (Gipuzkoa, Espainia), eta Danobatek ekoizpen lantegiak eta zerbitzu eta salmenta bulegoak ditu Alemanian, Herbehereetan, Italian, Txinan, Mexikon edo Estatu Batuetan.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.