EBk ‘5.0 Industria Saria’ren lehenengo deialdia ireki du Europako funtsekin finantzatutako proiektuentzako
Ekoizpen-teknika aurreratuak eta teknologia inteligenteen bidezko eragiketak 4.0 industriaren ezaugarriak badira, 5.0 industria jatorrira itzultzen da eta gizakia eta planeta erdigunean jartzen ditu. Horrek industriaren ikuspegi berri bat ematen du, non efizientzia eta produktibitatea ez diren helburu bakartzat hartzen, baizik eta gizarteari egiten dion ekarpena indartzen den. Izan ere, 4.0a osatzen du, ikerketa eta berrikuntza Europa jasangarri eta erresiliente berri baten zerbitzura jarriz.
Enpresek funtsezko zeregina dute irtenbide onuragarriak bilatzen, planetaren ekoizpen-mugak errespetatuz, enpleguaz eta hazkundeaz haratago oparotasuna emango dutenak. Horregatik, Europako Batzordeak ‘5.0 Industria Saria’ren lehen deialdia egin du. Sari horrek helburu horien aldeko proiektuak garatu dituzten enpresak aintzatetsiko ditu, Batzordearen lehentasunekin bat datozenak (Europako Itun Berdea, Europaren etorkizun digitala eta pertsonen zerbitzurako ekonomia).
Abian dauden edo amaitu diren proiektuak dituzten enpresak aurkeztu ahal izango dira, industriara aplika daitezkeenak, 2018ko irailaren 1etik aurrera hasi direnak eta Horizon 2020 edo Horizon Europe programen finantzaketa, edo Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuarena (EIT), jaso dutenak. Teknologia berritzaileak, prozesu industrialak edo hornidura-katekoak, merkataritza-eredu berriak eta abar garatuz, gizakia ardatz duen industria iraunkor eta erresilienteagoa eraikitzen nabarmen laguntzen dutenak aintzatetsiko dira. Hautagaitza aurkeztu nahi duten euskal enpresek, zentro teknologikoek edo unibertsitateek apirilaren 1era arteko epea dute.
Hautagaitzak ebaluatzeko, iraunkortasunari, erresilientziari, gizakia industriaren erdigunean jartzeari eta integrazioari, inspirazio-ahalmenari eta zeharkakotasunari laguntzeko irizpideak jarraituko dira. 2022ko ekainaren hasieran egingo den sari-banaketa ekitaldira gonbidatuko dituzte finalistak. Bertan, euren proiektuen ezaugarriak erakusteko aukera izango dute. Irabazleak Europako Batzordearen laguntza komunikatiboa jasoko du, sustapen-bideoak, sare sozialetako publizitatea eta Horizon aldizkariko artikulu bat barne.
SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu hemen zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"