Egiaztatze-soluzio automatizatuak galdaketa sektorerako
Tecnaliak eta Automatismos Maser enpresak piezen amaierako ikuskapena egiteko sistema autonomoa garatu dute Basque Industry 4.0 programaren barruan
Tecnalia korporazio teknologikoak eta ekipo industrialen eraikuntzan espezializatuta dagoen Automatismos Maser konpainiak piezen amaierako egiaztapena egiteko soluzio automatizatua garatu dute Betsaide galdaketa-enpresarako. Garapen hau, SPRI Taldeak ekoizpeneko baliabide eta sistemei zuzendutako adimen-proiektuak finantzatzeko kudeatzen duen Basque Industry 4.0 programaren laguntzaz osatu da.
Soluzioa, sinkronizatutako bi beso robotikoz eta ikusmen artifizialeko bi kameraz osatutako zelula bat da. Kameretako batek 2D irudiak hartzen ditu barnealdeko akatsak identifikatu eta dimentsioari nahiz molde-aldaketari dagozkien alderdiak ikuskatzeko.
Aldi berean, bigarren kamerak, argi egituratua eta prozesatzeko abiadura azkarra duen 3D sistemaz hornituta, azaleko akatsak kontrolatzen ditu, azal konkortuetakoak eta alderdi lauen lodierari lotutakoak barne.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute