EKIN, aurrerapausu bat lengoaia-naturalaren eta industria-makinen arteko interakzioari begira, baita euskaraz ere
Adimen artifizialeko teknologia aurreratuetan oinarritutako lengoaia naturaleko elkarrekintza-soluzioen inplementazioan aurrera egingo da, baita euskaraz ere.
Martxoaren 22an eta 23an, Ekin proiektuaren aurkezpenak egin zaizkie INDEUS plataformako taldeei, euskarazko dokumentazioa lortzeko, konponbideak integratzeko behar den corpusa osatu ahal izateko.
Donostia, 2021eko martxoaren 24a. Martxoaren 22an eta 23an Ekin proiektua aurkeztu zaie INDEUS Industriaren Euskal Plataforma osatzen duten taldeei; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-plantetan makinekiko elkarrekintza iraultzera deitua dagoen proiektua.
Proiektuaren esparruan, langileen eta makinen arteko interakzio-mekanismoak garatu eta ezarriko dira, zenbait prozesuren produktibitatea errazteko eta hobetzeko. Gainera, Vicomtech-ek, UPV/EHU-k, Tekniker-ek, IKOR-ek, IMH-k eta UZEI-k osatzen duten partzuergoak, erreferentziazko bazkideak denak, aurrerapausu bat egitea eta makinekin eta automatismoekin interakzioan aritzeko euskarazko terminologia eta corpus bat formalizatzea proposatzen du, industria-ingurunean hizkuntzaren erabilera bultzatzeko.
Vicomtech-ek koordinatuta, proiektuak Adimen Artifizialeko teknologia aurreratuenak erabiliko ditu, langileen eta makinen artean hizkuntza naturaleko interfazeen garapena errazteko. Teknologia horiekin, ahotsa ezagutzeko eta sintetizatzeko eredu neuronalak optimizatuko dira, eta, gainera, makinetan bertan kokatutako gailu elektronikoetan integratu ahal izango dira, bai eta automatismoetan ere, hedapenek eragin ditzaketen pribatutasun-, segurtasun- eta latentzia-arazoak saihesteko.
Horrelako konponbideak garatzeko, beharrezkoa da corpusa edukitzea, erabilera-domeinuko dokumentuetatik datorrena, kasu honetan, industria-ingurunetik. Beraz, eskuliburuak, dosierrak eta mantentze-oharrak behar dira. Hauetaz gain, erreferentziazko hizkuntzetan dauden terminologia-oinarri bat eta pertsona-makina interakzioko adierazpenak ere ezinbestekoak dira.
Proiektuaren helburuetako bat pertsona-makina interakzioak euskaraz sustatzea denez, Partzuergoak azaldu du INDEUS, Euskal Industriaren Plataforma, osatzen duten enpresei oinarrizko corpusa euskaraz ere izateko beharra. Testuinguru horretan, harrera oso positiboa izan da, eta agerian geratu da ekimenean parte hartzeko borondate argia, euskaraz eskuragarri dagoen dokumentazioa aurkeztuta. Horrela, INDEUSek ere bat egin du asmo handiko proiektu honen helburuak lortzeko.
Teknologia garatzeko erabilera-kasu gisa erabiliko diren hiru ingurune definitu dira: zenbakizko kontrolen programazioa, fabrikazio- eta muntaketa-prozesuak eta mantentze industriala. Proiektua amaitutakoan, horietako bat aukeratuko da inplementazioa gauzatzeko eta emaitzak baliozkotzeko, teknologia beste industria-instalazio batzuetara transferitu eta aplikatu aurretik.
INDEUS SPRIk, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek bultzatutako ekimena da. 25 euskal enpresa biltzen ditu, eta industria-eremuan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea du helburu.
Proiektu hori SPRIk finantzatu du Elkartek programaren esparruan. Programa horrek ZTBESko eragileek RIS3 Euskadi arlo estrategikoetan egindako elkarlaneko ikerketa babesten du.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.