Elytt partikulen azelerazio proiektu batean parte hartzen ari Alemanian
Instalazio zientifikoetarako osagaien diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen enpresa honek Darmstadt hirian eraikitzen ari den partikula-azeleragailurako 21 iman ekoiztuko ditu
Instalazio zientifikoetarako osagaien diseinuan eta fabrikazioan diharduen Elytt konpainia bizkaitarrak berrikitan lortu duen 12 milioi euroko esleipenari esker, 21 iman supereroale ekoiztuko ditu GSI Helmholtzzentrum für chwerionenforschung laborategi alemaniarra Darmstadt hirian sustatzen ari den proiekturako.
Spri Taldearen azpiegiturak kudeatzeaz arduratzen den Sprilur sozietatearen jabetzapeko Bildosola Industriagunean finkatutako euskal korporazio honek partikulen ibilbidea okertzeaz arduratzen diren imanen ekoizpenaz parte hartuko du proiektuan. Gailuek zero azpiko 269 graduko tenperaturetan lan egiteko gaitasuna izan beharko dute.
Elytt partaide duen esperimentua Fair (Facility for Antiproton and Ion Research) ekimen europarrari atxikita dago. Hauxe da energia altuetako fisika ikertzeko munduan abian diren partikulen azelerazio-proiekturik sofistikatuenetakoa.
Iturria: Empresa XXI
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute