Etorkizuneko baterien diseinua aztergai
CIC energiGUNE ikerketa-zentroak irailaren 12an Gasteizen antolatuko duen jardunaldian, belaunaldi berriko bateraiak garatzen dituzten europar eragileek esperientziak eta ezaguerak partekatzeko aukera izango dute.
Energia biltegiaratzearen arloko merkatuko esperientziei, berrikuntzari eta I+G+b-ri buruzko esperientziak partekatzeko asmoz, CIC energiGUNE ikerketa-zentroak “Baterien iraultzarako Europako ekosistema” deritzon jardunaldia antolatuko du irailaren 12an.
Jardunaldian ibilgailu elektrikoetarako zein aplikazio estatikoetarako energia-biltegiratzea errazteko baterien sorrerarekin lotutako ekimenak aurrera ateratzen ari diren eragile publiko eta pribatu nagusiak biltzea aurreikusi da.
Topaketan izango da Kristina Edström, BATTERY 2030+ delakoaren koordinatzailea eta Europa 2030ean esparru honetako ikerketako buru bihurtzeko Europar Batasunak abian duen programaren arduradun nagusia.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.