Europako Batzordeak bikaintzat jo du SPRI Taldeak gidatutako Enterprise Europe Network-en euskal partzuergoaren lana
EEN Euskadik aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B finantzatzeko Europako programetara
Europar Batasunak azpimarratu du EEN sarearen euskal gunea oso inplikatuta dagoela “Garapen Jasangarriko Helburuak” Euskadin ezartzeko prozesuan
Europako Batzordeak eginiko txosten baten arabera, Enterprise Europe Network (EEN) Sarearen Euskadiko gunearen emaitzak bikainak dira, eta espero du SPRI Taldeak zuzentzen duen partzuergo horrek orain arteko bide berari jarraituko diola datozen hilabeteetan ere. SPRI Taldeak zuzentzen duen partzuergo horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B finantzatzeko Europako programetara.
Dagoeneko enpresa askok baliatu dituzte EEN sareak, hots, nazioarteko bokazioa eta proiekzioa duten ETEei laguntzeko munduko sare handienak Euskadin eskaintzen dituen zerbitzuak. Hiru Merkataritza Ganberek, Innobasque-k eta BEAZek ere parte hartzen dute sare horretan. EENren bitartekaritzari esker, azkenaldian, besteak beste, 18 lankidetza akordio lortu dira Europar Batasuneko estatu desberdinetako bazkideekin, eta euskal enpresek euren lehiakortasuna eta Europan duten posizionamendua hobetzea lortu dute akordio horien bitartez.
Hala, EEN sarearen Euskadiko guneak aise gainditu ditu Bruselarekin ezarritako helburuak, Sare horretako kide gisa duen partaidetzaren esparruan.
Era berean, Europako Batzordeak oso positibotzat jo du helburu horiek Euskadirekin sinatutako kofinantzaketa-aurrekontuaren barruan bete izana, eta hartara, nabarmendu du eraginkortasunez ari dela garatzen SPRIk koordinatutako lan-programa. Zentzu horretan, arrakastaz sustatu dira H2020 zein COSME programen bidez (zeinaren bitartez kofinantzatzen da EEN Sarea) martxan jarritako laguntza-ekimen desberdinen arteko sinergiak.
Txostenak orobat aipatzen ditu zeintzuk diren EEN Sarearen Euskadiko guneak lortu duen arrakastaren giltzak. Batetik, bere jarduerak argi eta garbi bideratzen dira gure ekonomiari indar handienaz tiratzen dion enpresa-ehunera, besteak beste lantalde sektorialak baliatuz, zeintzuk bat baitatoz espezializazio adimenduneko estrategiarekin. Bestetik, sarea asko inplikatu da lehiakortasuna, transferentzia teknologikoa eta berrikuntza bultzatzeko ekosistemako tokiko, Estatuko zein Europako beste eragile garrantzitsu batzuekin. Hala, lankidetza oso emankorrak sortu dira Sareko beste kide batzuekin ingurune geografiko hurbilenean, bai Espainian eta baita ere Frantziako eskualde atlantikoetan.
Txostenak indartu beharreko alderdi batzuk ere aipatzen ditu. Besteak beste, iradokitzen du indar handiagoz bultzatu behar dela komunikazio-estrategia, hobeto iristeko nazioarteko hazkunde potentziala duten Euskadiko ETE berritzaile gehiagotara. Horretarako, EEN Sarearen Euskadiko guneko kideek gainerako euskal erakundeen eta gizartearen erabateko inplikazioa behar dute.
Azkenik, dokumentuan aipatzen da EEN sarearen Euskadiko gunea oso inplikatuta dagoela “Garapen Jasangarriko Helburuak” Euskadin ezartzeko prozesuan, eta argi gelditu da apustu sendoa egin duela Sareak 2021-2027 urteetarako ezarri duen “EEN Ikuspegi” berrira egokitzeko, zeinetan garrantzitsua izango den inguruneko gaitasunetara jotzea eta Saretik zentralizatutako laguntza integral eta pertsonalizatua eskaintzea ETEei zerbitzuak emateko.
Funtsezkoa izan da EENren euskal partzuergoa beste agente batzuekin inplikatzea, eraginkortasunez iristeko nazioarteko presentzia handitu nahi duten ETE gehiagorengana. Hori dela eta, Europako Batzordeak oso positibotzat jo du Sareak egin duen lana, eta txostenean adierazi du espero duela emaitza hauek maila berean mantenduko direla datozen hilabeteetan ere.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.