Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Euskadi terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat da Europan, ostiral honetan Bilboko Burtsan osasunaren sektoreari buruz egindako jardunaldi batean erakutsi dute moduan.
Ekitaldia SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, Aitor Urzelaik, inauguratu du eta Euskadik, 2002an, “komunitate autonomo batean biozientziak garatzeko modu espezifikoan diseinatutako” Estatu osoko lehen estrategia prestatu zuela azpimarratu du.
Horrekin lotuta, gogorarazi du 2010ean, 14 enpresak osatu zutela Basque Biocluster elkartea, gerora gaur egungo Basque Health Cluster izenekoa osatu zuena. “Ordu hartan, 4.000 profesionali lana ematen zieten 30 erakunde bazkide ziren. Gaur egun, ordea, bio-osasunaren sektoreko 16.000 profesional dituzten 130 erakundek osatzen dute elkartea”.
Asier Albizuk, Basque Health Clusterreko presidenteak eta Biolaneko zuzendari nagusiak, azaldu duenez, terapia aurreratuen fabrikazioan Europa mailako hub nagusietako bat izateaz gain, arlo hauetan guztietan adimen artifiziala aplikatzeko garaian ere nabarmendu da: diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko, osasun-teknologia pertsonalizatuak garatzeko, eta bioteknologia eta tratamendu eta terapia berrien inguruko ikerketak egiteko.
Horrekin lotuta, inbertitzaileek Euskadiko ekosisteman arreta jartzeko arrazoi nagusiak azaldu ditu Albizuk eta lehenengoa elkarlaneko ingurunea da. Ingurune horrek unibertsitateak, maila goreneko ikerketa-zentroak eta oso berritzaileak diren enpresak biltzen ditu. “Ekosistema osatzen duten eragile guztien artean sinergiak sortzeko eta ezagutzaren, etengabeko berrikuntzaren eta teknologia-gaitasun oso aurreratuen transferentzia errazteko ingurune egokia da. Hori guztia, gainera, kualifikazio handikoa eta diziplina anitzetakoa den talentuarekin sendotuta dago, beren jarduera ekosistema osatzen duten erakunde multzoan garatzen baitute”.
Mahai-inguru baten bidez, bio-osasun arloko inbertsioa landu dute jardunaldian, eta Pharmamel enpresaren arrakasta-kasua aurkeztu dute
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute