Euskadik I+G+B-n duen esperientzia partekatu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan
I+G+B-ren euskal ekosistemak bere esperientzia azaldu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan. Aurten Malagan egin da Transfiere Foroa, eta Basque Research Technology Alliance (BRTA) sareko enpresa eta zentroek hizpide hartu dituzte I+G+B babesteko tresnetan txertatu diren zenbait alderdi teknologiaren transferentzia sustatzeko Euskadin, helburutzat hartuz industria digital eta jasangarriko eredu berri bat bultzatzea eta lehiakortasuna hobetzea.
BRTA sareaz gain, Malagan orobat parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko, SPRIko, Innobasqueko eta Euskadiko Teknologi Parkeetako ordezkariek, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Estíbaliz Hernáez sailburuordearen gidaritzapean.
BRTA sareko zentroek (Tecnalia, Ideko eta Tekniker) eta Nautilus Floating Solutions eta Grupo Aldakin bezalako enpresek aurkeztu dute I+G+B-ko euskal esperientzia “Teknologiaren transferentzia Euskadin eredu industrial berri digital eta jasangarri bat bultzatzeko” saioan, hizpide hartuz Elkartek, Hazitek eta BDIH Konexio bezalako laguntza programak.
Saio horretaz gain, Euskadik stand handi bat du foroko erakusketa-gunean, eta BRTAk bertan aurkeztu ditu aliantzaren gaitasun guztiak. Bestalde, Euskadiko enpresa eta zentroek hizlari gisa parte hartu dute Transfiere ekitaldiko espazio anitzetan antolatu diren hainbat saiotan.
Zalantzarik gabe, Foroa aukera bikaina da Euskadin garatutako zientzia, teknologia eta berrikuntza balioan jartzeko eta kolaborazio berriak sortzeko, Euskadik erreferente izaten jarraitu dezan I+G+B-n.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena
Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin