Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 abendua, 2024 I+G Azpitek programa Elkartek programa Hazitek programa

Euskadiko mila enpresa eta agente teknologiko baino gehiago baliatu dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren I+G programaz

SPRIk kudeatutako 145 milioi laguntzak 265 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu dute

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 943 eta 68 agente (zentro teknologikoak, unibertsitateak, ikerketa kooperatiboko zentroak, etab.) baliatu dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Sailaren 145 milioi euroko inbertsioaz.

Inbertsioa SPRIk kudeatzen dituen hiru teknologia-programaren bidez gauzatu da, eta 265 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu dute.

Euskadiren I+G arloarekiko hautua

Era horretara, Euskadik I+G arloarekiko hautua egiten jarraitzen du. EUSTATek berriki eskainitako datuen arabera, 2023an Euskadiren I+G inbertsioa gehiengo historikora iritsi zen lehen aldiz 2.000 milioi euro gainditu zituenean (2.002 milioi), aurreko urtean baino 208 gehiago, eta 2022ko erregistroen aldean, % 11,6 handitu zen.

Inbertsio hori BPGren % 2,16 da –serie historikoko daturik onena hori ere–, eta aukera ematen dio autonomia-erkidegoari 2022ko EB-27ko datuekiko aldea murrizteko, BPGren % 2,27n baitzegoen.

2024ko balantzea

Horrela, Euskadiko enpresako I+G jarduera babesten duen HAZITEK programak 654 proiektu finantzatu ditu 2024an, 91,2 milioi euroko laguntza guztira. Era berean, Industria-ikerketako eta Garapen esperimentaleko jardueretan 265 milioi euro eragin ditu horrek, Euskadiko beste 759 enpresatan denera.

Lehiakorren ildoan, 666 enpresak hartu dute parte, eta 623 babestu dira. Aldiz, estrategikoen ildoan, 184 enpresak parte hartu dute, eta 31 babestu dira.

Haziteken bidez, Industria Adimendunaren, Energia Garbien eta Osasun pertsonalizatuaren arloko ezaugarri lehiakorrak eta estrategikoak dituzten Industria-ikerketarako edo Garapen Esperimentalerako proiektuak gauzatzea babesten da. Bi kasuetan, babestutako jardueren zati handi batek jasangarritasunaren arloak hobetzera bideratutako teknologia digitalak eta irtenbide berriak ikertu eta garatzeari begiratzen dio, eta horrela, eraldaketa digital eta jasangarri bikoitzari erantzuten dio.

Programaren azken helburua enpresen I+G jardueraren bidez Euskadiko industria sendotzea da, Euskadiko produkzio-sarearen lehiakortasunean ekarpena eraginkortasunez eginda eta eragin ekonomiko nabarmena duten emaitzak lortuta, Euskadirentzat estrategikoak diren espezializazio-eremuen babesaren bidez.

Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareari babesa

Bestetik, ELKARTEK programak laguntzak eskaintzen dizkio Zientziaren, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek eremu estrategikoetan gauzatutako lankidetzako ikerketarako; eta 2024ko deialdian, 117 hautagaitatik 57 babestu ditu. Agenteek aurkeztutako 141,27 milioi euroko aurrekontuak deialdiak izan duen 44 milioi euroko aurrekontua hirukoizten du, eta haren bidez, ZTBESko 68 agente babestu dira.

Era berean, AZPITEK programak laguntzak eskaintzen ditu zentro teknologiko multifokalizatuetako eta lankidetzako ikerketarako zentroetako azpiegiturak eskuratu eta eguneratzeko. 18 ekipamendu berriren erosketa babestu du, eta 9,8 milioi euroko laguntza eman die ZTBESko 12 zentrori.

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Adimen Artifiziala
Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”
Irakurri gehiago
8 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 I+G
ECOJABWLek papera ekoizteko industria-prozesuko araztegiko lokatzetan dagoen ura berreskuratzen du
Irakurri gehiago
27 abendua, 2024 I+G
Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak