Itziar Epalza, eskumaldean, hitzaldian.
Eraldaketa digitala I+G Zibersegurtasuna
Albisteak 10 Azaroa, 2020

Euskadiko Teknologi Parkeetako zuzendariak Inspira Steam proiektua nabarmendu du bokazio zientifikoa sustatzen duelako ikasleen artean

Itziar Epalzak Leaders in Tech konferentzian parte hartu du Deustuko Unibertsitatean

 

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendari Itziar Epalzak Inspira Steam proiektua nabarmendu du. Deustuko Unibertsitateak Euskadin abiarazia 2016an, Parkeen Sareak aktiboki kolaboratzen du proiektu horretan, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituelako ikasleen artean. Epalzak Deustuko Unibertsitatean egin den Leaders in Tech hitzaldian parte hartu du, non hizpide hartu baitira adimen artifiziala, konputazio kuantikoa, Blockchain edo zibersegurtasuna bezalako teknologietan lortutako aurrerapenak.

 

Esan du Inspira STEAM proiektuak Teknologi Parkeen Sarearena bezalako ekosistema bat duela, ekintzailea eta talentuz eta ezagutzaz betea, eta gainera, “badu gure babesa, guztiz bat gatozelako bere helburuarekin, zeina jasota baitago gure Plan Estrategikoan: bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea emakumezko ikasleen artean”.

 

“Parkeen Sarean duela hainbat urtetatik ari gara ikusgarritasuna ematen arlo desberdinetako emakume profesionalei (egon badaudelako eta eredugarriak gainera) ispilu izan daitezen emakumezko ikasleentzat eta ikasketa edo gradu zientifiko-teknikoak aukeratu ditzaten. Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea osatzen dugun guztion ia % 40 emakumeak gara”.

 

Konferentzia honetan orobat parte hartu du Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak, eta azpimarratu du euskal enpresek “ahalik eta azkarren sartu behar dutela” 4.0 industrian.

 

Sailburuak esan du ekonomia eta osasuna “txanponaren aurkia eta ifrentzua direla. Jarduera ekonomikoa mantendu behar dugu aldi berean pertsonen osasuna bermatuz”. Bestalde, nabarmendu du autogobernua beharrezkoa dela Eusko Jaurlaritzak pentsatuta dauzkan helburuetara iristeko: langabezia % 10etik behera jaistea, I+G-rako baliabideak % 6 handitzea urtero, berotegi efektua eragiten duten isurketak murriztea, energia berriztagarriak indartzea, eraldaketa digitalari ekitea eta klima aldaketari eta aldaketa sozial zein demografikoei aurre egitea. “Eta hori guztia lortu nahi dugu industria aurreratu batekin, zeinetan produkzioak lotura estua izango baitu adimen artifizialarekin eta Blockchainarekin.  Gero eta murgilduago gaude 4.0 industrian”.

 

Aipatu ondoren “azkarrago sartu behar dugula 4.0 industrian”, sailburuak hizpide hartu du Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako digitalizazio hub-a eta esan du “gure enpresen zerbitzura dagoela”. Euskadiko txoko guztietara iritsi behar dugu banda zabal ultra-azkar batekin”.

 

“Teknologia, berrikuntza eta jasangarritasuna”

Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria, industria adimenduneko estrategiaz mintzatu da. Esan du parte hartu duela Europar Batasunari etorkizuneko politika industrialaren inguruko aholkularitza eman dion aditu batzordean, eta aipatu du etorkizuneko politika industrialak “teknologian eta berrikuntzan oinarritu” behar duela “jasangarritasunarekin lerrokatuta”.

 

“RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia lantzen dihardugu. Lau ildo estrategiko jorratzen ari gara 2014tik, eta 2020-2030 epealdi berrian oinarritzat hartuko ditugu teknologia, berrikuntza, jasangarritasuna eta talentua. Horrez gain, maiatzetik hona lan bat prestatzen ari gara emakumeek manufaktura industrian duten paperari buruz, uste dugulako aukera handia dagoela emakumeak jarduera industrialean sartzeko eta, horrela, lehiakortasuna hobetzeko. Ezin dugu alferrik galtzen utzi talentuaren % 50a”.

 

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko IKT azpiegituren arduradun Iratxe Martinen arabera, gure informazio guztia partekatzen dugu sakelako telefonoetan, “batzuetan modu nahiko axolagabean. Eta gauza bera egiten dugu beste gailu batzuekin, esaterako etxetresna elektrikoekin, telebistarekin, haurren jostailuekin eta beste hainbatekin”.

 

Martinen esanetan, antzeko zerbait gertatzen da enpresetan ere. “Pandemiaren ondorioz asko indartu da telelana, eta ezarpenak presaka egin beharrak berekin ekarri du zibersegurtasun arloko hainbat gauza kontuan ez hartzea. Gure Zentroan detektatu dugu % 15 hazi dela informazioa arriskuan jartzen duten zerbitzuen kopurua”.

 

Mezu baikor bat ere zabaldu du Martinek. “Teknologia aukera paregabea da aurrerapausoak emateko, eta hobetzeko aprobetxatu behar dugu”. Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bi zeregin nagusi ditu: gertakariei aurre egitea eta enpresen lehiakortasuna hobetzea. “Gabezia bat dugu zibersegurtasun arloko profesionalen arloan, eta ikasleak animatu nahi ditut horrelako ikasketak egitera, eskaera badagoelako”.

 

Gai horiei buruz egin den mahai-inguruan, Trustech enpresako negozio zuzendari Ana Ayerbek ziurtatu du ziber-gaizkileek adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa erabiltzen dituztela kodeak deszifratzeko. “Defentsa mekanismoak jartzen diren neurrian, eurek horren arabera jokatzen dute. Eta berrikuntzagatiko lasterketan lehiatzen ari gara”.

 

Eurocybcar enpresako zuzendari nagusi Azucena Hernándezek aipatu du autoa gurpildun ordenagailu bat dela, eta posible dela handik datuak ostea edo gure segurtasuna arriskuan jartzea. “Autoa albo batera utzia izan da zibersegurtasunaren arloan”.

 

Eroski Taldeko informazioaren segurtasunaren arduradun Mari Luz Garinen arabera, “inposatu egin digute” zibersegurtasuna eta enpresetan “derrigorra da, baina ez luke hala izan behar. Norbere etxeko atea bezalakoa da: atea irekita uzten baduzu, edonork ostu ditzake zure gauzak”.

Lotutako albisteak

Cybertixek  Zerolynx  integratu  du  eta  ETE-entzako  zibersegurtasuneko  hornitzaile  erreferente  gisa  finkatu  da

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da

Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Etxetar,  errekuntzako  motorrentzako  eta  ibilgailu  elektrikoentzako  ekoizpen-sistema  aurreratuak  egiten  dituen  munduko  ingeniaritza  liderra
07/03/2025 I+G+B

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Infinite  proiektuak  kontakturik  gabe  monitorizatzen  du  egitura  aeronautikoen  bizi-zikloa
06/03/2025 I+G

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa

Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.