Datozen uztailaren 14an eta 15ean, Donostiako udako ikastaroetan aztergai izango da Euskadiko “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2030”, Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategiko partekatua arlo horiek bultzatzeko eta Euskadi digital, berde eta inklusiboago bateranzko trantsizioa azkartzeko. Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du ekitaldia.
Proiektu horren helburua da Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean kokatzea berrikuntza arloan, eta udako ikastaroetan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren zutabe estrategiko batzuk landuko dira. Hala, hizpide hartuko dira, besteak beste, bikaintasun zientifikoaren eta lidergo teknologiko industrialaren ekarpenak, nola maximizatu euskal I+G+B emaitzetara orientatzeko modua, nola bultzatu berrikuntza eta I+G enpresetan, nola indartu nazioartekotzea eta nola sustatu talentua.
Hainbat adituk -Pedro Miguel Etxenike, Andrés Arizkorreta, Xabier Goenaga eta Fernando Cossio- hitzaldiak emango dituzte bikaintasun zientifikoari, lidergo teknologiko industrialari, berrikuntza irekiari eta talentuari buruz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?