Euskal industriaren presentzia nabarmena Metalmadrid 2018 azokan
Euskadiko industria-sareak presentzia zabala du irailaren 26 eta 27an Madrilen egitekoa den azokan
Euskadiko korporazio ugarik parte hartu behar dute, gaur eta bihar, Madrilgo Erakustazokan antolatuko den berrikuntza industrialari buruzko Metalmadrid topaketaren edizio berrian.
IK4-TEKNIKER eta Tecnalia erakunde teknologikoek eta Dominion, Sisteplant eta Lantek konpainiek hitzaldien programan parte hartu eta 4.0 industrian eta eraldaketa digitalean izan dituzten kasu arrakastatsuak partekatuko dituzte.
La Salve garagardo-enpresak, ITP Aero fabrikatzaile aeronautikoak, Gestamp automozio-enpresak eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak (CFAA) ere presentzia nabarmena izango dute hitzaldietan.
Gainera, bi egunetan, DANOBATGROUP, Ona Electroerosión eta Izar Cutting Tools bezalako euskal industria-sarearen ordezkariek azken berritasunak aurkeztuko dituzte erakusketa aretoan.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute