Euskal teknologia Egipton eguzki-energiaren ekoizpena gehitzeko
Mondragon Assembly euskal kooperatibak eguzki-panelak fabrikatzeko lerro bat ezarri du Kairon
Mondragon Korporazioari atxikita automatizazio eta mihiztatze soluzioen garapenean espezializatuta dagoen Mondragon Assembly kooperatibak 60 megawatteko eguzki-panelak fabrikatzeko lerroa instalatu du Kairon, Egiptoko Defentsa Ministerioko zerbitzuak kudeatzen dituen Arab International Optronics (AIO) operadorearen egoitzan.
Kooperatibak instalatutako fabrikazio-lerroari esker, beira eta alde bikoitzeko (hau da, elektrizitatea bi aldeetatik ekoizteko moduko) 60 eta 72 zelda bitarteko moduluak ekoiztu ahal izango ditu. Zehazkiago esanda, orduko 40 modulu ere ekoizteko gaitasuna izango du.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.