Euskal teknologia Istanbulgo aireportu berrian
Turkiako aireportuko pantailek Ikusik garatutako informazio-softwarea erabiltzen dute
Velatia industria taldeko filiala den Ikusi konpainia teknologikoak instalatu du Istanbulgo aireportu berriko 3.000 informazio-pantailetan erabiliko den programa informatikoa. Aurreikuspenen arabera, aireportu berriak urtean 90 milioi bidaiari inguru hartuko ditu eragiketa betean dagoenean.
Dolphin softwarea da ingeniaritza enpresak nazioarteko aireportu berriaren beharrei erantzuteko erabili duen sistema. Datuak prozesatu eta banatzeko duen ahalmen handiari esker, eragiketen eraginkortasuna hobetzen laguntzen du, baita bidaiarien etorrera eta joan-etorriak ere, konpainiak zabaldutako prentsa-oharraren arabera.
Istanbulgo aireportu berriaren zati bat eragiketan dagoen arren, eraikuntza ez da oraindik bukatu. Etorkizunean, lotura zuzena eskainiko du estatu barruko 50 helmugarekin eta nazioarteko 250 helmugarekin.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute