Eusko Jaurlaritzak 14 I+G proiektu babestu ditu koronavirusari buruzko ikerketa industrialerako
- Covid 19 delakoaren aurka borrokatzeko ezohiko laguntzak 600.000 euro dira, eta osasun-larrialdiak eragindako ondorio sozio-ekonomikoak berreskuratzen laguntzeko eta ikerketa sustatzeko onartutako premiazko neurrien parte dira.
Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eskatuta, Covid 19-aren aurka borrokatzearekin lotura duten I+G proiektuak finantzatzeko zuzeneko dirulaguntzen baimena onetsi du. Laguntza-lerroa Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak sustatu du.
Koronabirusari buruzko ikerketa-proiektuentzako zuzeneko dirulaguntzek Covid19-aren Aparteko Funtsaren babesa dute; funtsa Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen, aurtengo martxoaren 24an, Euskadik bizi duen osasun- eta ekonomia-krisiaren aparteko egoerari aurre egiteko.
Honenbestez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait enpresari eta agenteri zuzeneko dirulaguntza eman die, koronabirusaren aurkako borrokari buruzko oinarrizko ikerketarako eta industria-ikerketarako 14 I+G proiektu finantzatzeko, bai eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak arintzeko eta berreskuratzeko ere.
Ikerketak eginkizun erabakigarria du, besteak beste: birusa detektatzeko eta diagnostikatzeko proiektuak abian jartzea, antibiralak garatzea, babes-ekipo berriak garatzea eta txerto posibleak garatzea, bai eta osasun-arloko profesionalentzat diagnostikorako eta segimendurako tresna digitalak garatzea ere, esaterako euskal enpresetan deseskalada seguruagoa eta jasangarriagoa eduki ahal izateko datuen analitikarako eta monitorizaziorako tresnak. Eremu horretan I+Gri ematen zaion laguntzak neurri handi batean erabakiko du datozen hilotan gure gizarteak duen etorkizuna.
Pasa den martxoaren 24an, Covid 19-aren ondoriozko osasun-alarman, Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen aparteko laguntza ematea, milioi bat eurokoa, ikerketarako eta garapenerako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa eta agenteei zuzendutako zuzeneko laguntzen bidez. Ikerketa-gaien proposamenak jaso eta aztertu ondoren, “premiaren, beharraren eta aukeraren hurrenkerari jarraikiz”, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak erabaki du Covid-19aren Aparteko Funtsa 600.000 euroko partida batekin osatzea.
Gaurko Gobernu Kontseiluan, enpresa, agente eta proiektu onuradunen zerrenda onetsi da, bai eta dirulaguntzen zenbatekoaren banaketa ere.
PROIEKTUAK | IKERKETA MOTA eta laguntzaren % | ERAKUNDE ONURADUNAK | DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA |
COVID-19-AREN AURREAN NORBANAKO SEROPOSITIBOAK IDENTIFIKATZEKO TEST SEROLOGIKO ESKALAGARRIAK GARATZEA ETA BALIOZTATZEA (bG-COVID) | Oinarrizko ikerketa (% 100) | CIC BIOGUNE BIOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBORAKO ZENTROA ELKARTEA (G95229142) |
130.000,00 |
COVID19-IKERLAN-GAILU MEKATRONIKOAK (COVID_ME) | Oinarrizko ikerketa (% 100) | IKERLAN S. COOP. (F20079828) | 15.019,52 |
COVID-19-AK ERAGINDAKO ARNAS DISTRESA DUTEN PAZIENTEETAN HC016 PRODUKTU ZELULARRAREN SEGURTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA BALIOESTEKO 1/2 FASEAREN AZTERLAN KLINIKOA. (COVIDCEL) | Industria-ikerketa (% 50) | HISTOCELL SL (B95317749) | 90.000,00 |
covid19-aren kasuetan tresna digital baten eta osasun-arloko profesionalen bidez eginiko diagnostiko eta segimendu telematikoa (D&S-COVID19) (D&S-COVI)
| Industria-ikerketa (% 50) | E PROCESS MED SL (B01564764) | 60.000,00 |
METODOLOGIAK ETA BIG DATA TRESNAK COVID-19-AREN DATU KLINIKO ETA EPIDEMIOLOGIKOAK INTEGRATZEKO, PRESTATZEKO ETA USTIATZEKO (OSAC) | Oinarrizko ikerketa (% 100)
| VICOMTECH CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA (G75051912) | 66.021,06 |
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (G48975767) | 66.000,55 | ||
IKERLAN S. COOP. (F20079828) | 66.024,24 | ||
HIDROXIKLOROKINA + AZITROMIZINAREN ERAGINKORTASUNA COVID-19-AGATK OSPITALERATU DIREN PAZIENTEETAN (AZIT) | Oinarrizko ikerketa (% 100)
| BIOARABA OSASUN-IKERKETAKO INSTITUTUA (G01573146) | 61.924,20 |
COVID-19-AREN AURREAN antigeno immunogeniko biralarekiko gainesposizioagatik sortutako ANTIGORPUTZAK DETEKTATZEKO TEST LASTERRA GARATZEA (ARINTEST) | Oinarrizko ikerketa (% 100)
| GAIKER FUNDAZIOA (G48870380) | 87.708,88 |
CIC BIOGUNE BIOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBORAKO ZENTROA ELKARTEA (G95229142) | 35.231,26 | ||
covid-19-a detektatzeko PCR-AREN alternatiba gisa alnplifikazio isotermikoaren eta detekzio elektrokimikoaren bidezko kit genetiko ultra-sentikorra eta lasterra (LAMP-C19) | Oinarrizko ikerketa (% 100)
| GAIKER FUNDAZIOA (G48870380) | 76.777,25 |
TEKNIKER FUNDAZIOA (G20545729) | 50.799,24 | ||
COVID-19-A DIAGNOSTIKATZEKO ETA EUSTEKO SISTEMA OPTIMIZATZEA (OptiDiC)
| Industria-ikerketa (% 50) | IBERMATICA SA (A20038915) | 75.000,00 |
SARS-CoV-2-REN AURKAKO ANTIGORPUTZEN DETEKZIO LASTERRERAKO PLATAFORMA NANOTEKNOLOGIKOAK: IMMUNITATEAREN GARAPENAREN DIAGNOSTIKOA ETA EBALUAZIOA (Nano-CoV) | Oinarrizko ikerketa (% 100)
| BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA (G20788840) | 90.000,00 |
ANTIGORPUTZEN ETA ANTIGENOEN MICROARRAY-AK GARATZEA, COVID-19-AREN DIAGNOSTIKORAKO ETA AZTERLAN EPIDEMIOLOGIKORAKO PLATAFORMA GISA (Biochip)
| Oinarrizko ikerketa (% 100)
| BIOMATERIALETAKO IKERKUNTZA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA (G20788840) | 104.123,38 |
BIODONOSTIA INSTITUTUA ELKARTEA (G75020313) | 17.565,88 | ||
Asparia Glycomics SL (B75164509) | 48.611,36 | ||
NEIKER-NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA SA (A48167902) | 30.829,99 | ||
COVID-19-AREN EGOERAN ANALITIKAKO ETA ADIMEN ARTIFIZIALEKO TRESNETAN OINARRITZEN DEN INDUSTRIAKO ETA EKONOMIAKO ERABATEKO JARDUERARA BUELTZATZEA. (RAPID)
| Oinarrizko ikerketa (% 100)
| IKERLAN S. COOP. (F20079828) | 80.031,87 |
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA (G48975767) | 80.016,30 | ||
VICOMTECH CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES FUNDAZIOA (G75051912) | 80.815,02 | ||
PRODUKTU SANITARIOAK DISEINATU ETA FABRIKATZEA, COVID-19-AREN KRISIALDIAN OSPITALEAK ASETZEAN ERABILTZEKO IRTENBIDE ALTERNATIBO GISA (ARNASTU)
| Industria-ikerketa (% 50)
| MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING SL (B01486687) | 60.000,00 |
F.M. CONTROL SL (B01124593) | 55.000,00 | ||
MIZAR HEALTH, SL (B01575182) | 12.500,00 | ||
COVID-19-AGATIKO KUTSADURA BIRALA MURRIZTEKO SUDURREKO GEL MUKOITSASGARRIA GARATZEA (CoviMUC) | Industria-ikerketa (% 50)
| A3Z ADVANCED ANALYTICAL CONSULTING SERVICES SL (B95850129) | 60.000,00 |
Lotutako albisteak

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa
Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

CIC biomaGUNEk enpresa bat abiarazi du, nanosentsoreak erabiliz gaixotasunen diagnostikoa eraldatzeko
Taldeki Biosolutions enpresak antigorputzak azkar, merke eta sendotasunez detektatzeko sentsoreak garatuko ditu, egungo in vitro diagnostikoaren egonkortasun- eta kostu-arazoak gainditzeko

Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin
Euskal fabrikatzailea robotikaren sektorean sartu da diseinu disruptibo batekin: doitasun eta dinamika handia eskatzen duten eragiketetarako berariaz diseinatutako robot eredu berritzaile batekin.

Hazitek proiektu batek Hesteetako Gaixotasun Inflamatoriorako diagnostiko-sistema eta terapia berriak garatu ditu
HANTURA, Faes Farma buru duela, sendagai berriak, gaixotasunaren tratamendurako alternatiba terapeutiko berrien garapenean egindako aurrerapenak eta pazienteen zaintza asistentziala hobetzeko tresna digitalak lortu ditu.