Eusko Jaurlaritzak 5,67 milioi euro ditu talentu ikertzailea sustatzeko enpresetan eta teknologi zentroetan
Eusko Jaurlaritzak, Bikaintek programaren bidez, dirulaguntzak ematen ditu doktoreak kontratatzeko eta I+G-ko industria-proiektuak garatzera bideratutako industria-doktoretzak egiteko. Programa hori zabalik egongo da apirilaren 25era arte. Horrela, helburua da ikertzaile horien laneratzea sustatzea beren ibilbide profesionala hasten den unetik, eta aldi berean, ekoizpen-sarearen lehiakortasuna hobetzea talentua sarean integratuz. Programak 5.670.000 euroko aurrekontua du profesional horien lan-kostuak kofinantzatzeko.
Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du ekimen hori eta bere onuradunak dira EAEn kokatutako enpresak, Teknologi Zentroak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko enpresetako I+G-ko unitateak.
Emango den laguntza kontrataziorako dirulaguntza bat da, eta erabiliko da, batetik, EAEko produkzio-lantegietan garatutako I+G-ko proiektuetan lan egingo duten eta doktore-titulua duten ikertzaileak 24 hilabeterako kontratatzeko, eta, bestetik, industri arloko ikerketa-proiektu batean parte hartuko duten doktoregaiak lau urterako kontratatzeko, proiektu horiek izango direlarik euren doktoretza-tesiaren esparrua.
Bigarren ildo horren helburua da talentua atxikitzea, ikertzaileari EAEko enpresa-inguruneetan I+G-ko proiektuak garatzeko baldintzak eskainiz, eta, aldi berean, euskal industria-sarearen lehiakortasuna eta nazioartekotzeko gaitasuna handitzea. Doktoregaien lanak lerrokatuta egon behar du 2030eko ZTBPeko lehentasun estrategikoekin, plan hori izango baita doktoretza-tesiaren esparrua.
Bikaintek programa zabalik egongo da apirilaren 25era arte. Eskaeretarako eta informazio gehiagorako sartu hemen eta hemen.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.