Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek dirulaguntzen programa zabaldu du Euskadiko enpresetan I+G sustatzeko, ikertzaileak kontratatuz. Garapen Ekonomikoaren, Jasangarritasunaren eta Ingurumenaren Sailak sustatutako ekimenak ia 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro arteko dirulaguntzak eskaintzen ditu urtean doktoreen lerroko kontratazio bakoitzarengatik eta urtean 28.000 euro artean doktore-tesia egiteko . Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 19an amaituko da.
Doktoretza duten pertsonak kontratatu daitezke ikerketa industrialerako proiektuetan jarduteko, edo ikerketa industrial batekin lotutako doktoretza-tesia egingo duen norbait kontratatu daiteke. Helburua da talentua sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-inguruneetan I+Gko proiektuak garatuz. Beste helburua da Euskadiko industria-ehunduraren lehiakortasuna eta gaitasuna handitzea.
Ekimen honi esker, Eusko Jaurlaritzaren xedea da Euskadiko enpresek egiten dituzten ikerketan doktoretza duten pertsonak izatea buru, hori baita nazioartean ikerlarientzat onartzen den prestakuntza akademikoa.
Lehiakortasun industrialaz gain, programak ikerlari horien lan-munduratzea sustatu nahi du, ibilbide profesionalaren hasiera-hasieratik. Kontratazioak enpresentzat ez ezik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat ere badira.
Dirulaguntzek proiektuaren kostuen % 70 estaliko dute, 42.000 euro jaso ahal izango dira gehienez ere urtean doktoretza duen pertsona bat kontratatzeko; 28.000 euro doktorego industriala egiten ari direnentzat Bikainteken aurrekontuko 5,6 milioi euroak honela banatzen dira: 2,6 milioi doktoreak kontratatzeko eta 3 milioi baino gehiago doktorego industriala egiten ari direnentzat.
Dirulaguntza hauek jasotzeko sinatu beharreko kontratuek gutxienez bi urte (doktoreentzat) eta lau urte (industriako doktore-tesiak egiteko) bitarteko iraupena izan beharko dute eta urteko gutxieneko ordainsari gordina (Gizarte Segurantzako kostuaz gain) 32.000 eurokoa izan beharko da lehen kasuan eta 20.000 eurokoa bigarrenean.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.