Albisteak 10 ekaina, 2019

Eusko Jaurlaritzak BRTA, Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergoa aurkeztu du

Horren helburu nagusia da Euskadiko teknologia- eta industria-erronkei aurre egin eta Euskadik nazioartean duen posizionamendua hobetu ahal izateko lankidetza-dinamika ziurtatzea

 

 

Horren helburu nagusia da Euskadiko teknologia- eta industria-erronkei aurre egin eta Euskadik nazioartean duen posizionamendua hobetu ahal izateko lankidetza-dinamika ziurtatzea

Zuzenbide publikoko erakunde gisa eratu da, Eusko Jaurlaritzaren, SPRI taldearen, foru-aldundien eta ZTBESko 16 zientzia- eta teknologia-agenteren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez

BRTA partzuergoak zenbait gaitasun koordinatzen ditu, eta horrek Euskadiko I+G jardueraren gastuaren % 22 inguru exekutatzen du

Rikardo Bueno Zabalo izendatu dute BRTAren zuzendari

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur goizean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) zientzia- eta teknologia-partzuergoa aurkeztu du. Aurkezpen-ekitaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak parte hartu du -bera izango da BRTAren burua- eta bertan egon dira dagoeneko Partzuergoaren kide diren zentro guztietako kideak eta baita hiru Foru Aldundiak. Aldundiek gaur bertan, ekitaldi aurretik egin den Batzar Nagusian jaso dute Partzuergoko kide izateko onespena.

 

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoa Eusko Jaurlaritzaren, SPRI taldearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 16 zientzia- eta teknologia-agenteren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez sortu da. 16 agente horiek honako hauek dira: elkarlaneko 4 ikerketa-zentro –CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune– eta 12 teknologia-zentro –Tecnalia, Tekniker, Ikerlan, Ceit, Cidetec, Vicometch, Gaiker, Azti, Neiker, Ideko, Azterlan eta Lortek–. Horren helburu nagusia da Euskadiko etorkizuneko teknologia- eta industria-erronkei aurre egin eta Euskadik nazioartean duen posizionamendua hobetu ahal izateko lankidetza-dinamika ziurtatzea. Egoitza Gipuzkoako Mendaro udalerriko Kurutz-Gain industrialdean dago.

 

109/2015 Dekretua betetzeko, Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) berrantolatzeko prozesua abiarazi zuen; horren bidez, aurreko legegintzaldian, I+Gko politika arrakastatsuak izan ziren. Baina, nahiz eta Euskadik zientzia- eta teknologia-arloko goi-mailako trebakuntzako eta gaitasuneko zentroen sare garrantzitsua izan, oso heterogeneoa da. Beraz egiaztatu zen beharra zegoela herrialdeko zentroak batuko zituen eta dagoeneko EBn daudenekin homologagarriak izango ziren ikerketarako eta transferentzia teknologikorako euskal erakunde-egitura sortzea.

 

Gaur aurkeztutako egitura berriaren helburu nagusia da lankidetzako dinamikak sortzea eta masa kritikoak batzea, Euskadiko industria-erronkei erantzuteko. Xedea da sinergiari bide ematea eta tartean diren eragile guztien gaitasunak sendotzea, ikerketa-arloan nazioartean lider diren erakunde handiekin lehiatu ahal izateko (2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren jarraibideekin bat etorriz).

 

BRTA partzuergoaren nazioarteko posizionamendua eta gaitasuna

Gaur egun, Euskadi dagoeneko Europar Batasunean berrikuntza handiko taldean sartzen da. Nahiz eta EAEko biztanle- eta geografia-dimentsioa testuinguru globalean oso txikia izan, BRTA aliantzaren inguruan batzen diren ikerketa-zentroen zientzia- eta teknologia-gaitasun handiak aintzat hartuta, partzuergo berria nazioarteko erreferentziazkoak diren zientzia- eta teknologia-erakundeen –besteak beste, RISE (Suedia) edo SINTEF (Norvegia)– tamainarekin parekatu daitekeen agente gisa ikusten da.

 

BRTA partzuergoak zenbait gaitasun koordinatzen ditu, eta 3.700 pertsona eta 300M€-ko diru-sarrerak mobilizatzen ditu, eta Euskadiko I+G jardueraren gastuaren % 22 inguru exekutatzen du. Zientzia- eta teknologia-gaitasunen tamaina nagusiak honako hauetan laburtzen dira: zientzia-arloko 1.300 argitalpen indexatuak eta urtean 100 EPO eta PCT patente.

 

BRTA partzuergoak garatuko dituen jarduerak

 

Partzuergo berriak zenbait jarduketa-eremutan lan egingo du. Alde batetik, Partzuergoko agenteen zientzia- eta teknologia-gaitasunak antolatuko ditu. Gainera, agenteen giza baliabideen garapena koordinatuko du, ikerketako langileen karrerako planetako, gako diren ikertzaileen kontrataziorako eta jardunbide egokiak identifikatu eta trukatzeko baterako jarraibideen inguruan.

 

Bere beste eginkizunetako bat ezagutzaren transferentziarekin zerikusia izango du: Partzuergoko agenteak merkatu berriak arakatzera eta irekitzera bultzatuko ditu eta horretan lagunduko die, euskal zientzia eta teknologia koordinatuko ditu Europako Ikerketa Eremuan eta enpresa-sektorearentzako teknologiaren transferentzia sustatu eta garatuko du. Halaber, Partzuergoaren markaren kudeaketaren inguruan koordinatuta jardutea bermatuko da, eta euskal gizartean zientzia eta teknologia sustatu eta zabalduko dira.

 

Ekonomia- eta finantza-jarduera dela eta, baterako jarduketa sustatuko du erakunde-egituraren kudeaketan, bai eta Partzuergoko agenteak Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareko agente gisa eratzen dituzten adierazleen segimendua ere. Azkenik, Partzuergoko agenteen I+G+b jarduerarako laguntza-zerbitzua emango du, Partzuergoaren jarduketa-eremuetan eta interes komuneko beste edozein eremutan.

 

Gobernu-egitura eta gobernu-organoak

Gobernu-organoak Batzar Nagusi batez osatuta egongo dira, presidentetzarekin eta presidenteordetzarekin.

Kudeaketa- eta zuzendaritza-organoak Batzorde Teknikoak eta Zuzendaritza Nagusiak osatuko dituzte, eta bi aholku-organo egongo dira, Batzorde Zientifiko-Teknologikoaz eta Industria Batzordeaz osatuak.

Batzar Nagusia Partzuergoaren gobernu-organo gorena izango da, eta agente guztiak egongo dira ordezkatuta bertan. Ordezkaritza Partzuergoa finantzatzeko egindako urteko ekarpenaren proportziozkoa izango da.

Bi urteko gehieneko epean, ospe handiko adituez osatutako Nazioarteko Adituen Aholku Batzorde batez hornituko da BRTA Partzuergoa.

 

Rikardo Bueno Zabalo izendatu dute BRTAren zuzendari

Gaur goizean, BRTAren Batzar Orokorrak partzuergo berria zuzenduko duenaren izendapena onartu du.

Lotutako albisteak

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.