Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, Vanguard Initiative Eskualdeen Sarea ordezkatu du Europako Batzordeko Foro Industrialaren osoko bilkuran
Thierry Breton komisarioaren zuzendaritzapean, industria-politika gaietan Europako Batzordea aholkatzen duen foroak bere lehen bilera presentziala egin du Bruselan, Batzordeak Europako industriaren erresilientzia handitzeko proposaturiko neurriak berrikusteko. Bilera horretan, arreta berezia jarri zaie egungo egoera geopolitikoari eta egoera horrek balio-katean eragin dituen hausturei. SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek Europako eskualde sarearen ordezkari gisa hartu du parte Batzordearen Foro Industrialean.
Foroko kideek aztergai izan dituzte Batzordeak proposatutako ekintzak lehengai kritikoen hornidura sendotzeko –DocsRoom-European Commission (europa.eu)–, REPowerEU plana –REPowerEU (europa.eu)– eta Europako industriak aurkitzen dituen oztopoak areago eskalatzeko plan horrek proposatzen duen sistema energetiko berrirako produktuen fabrikazioa.
Bileran Oyonek adierazi du eskualde mailako garapen industrialeko politikek badutela potentziala Batzordeak proposatzen dituen neurriak bultzatzeko, eta azpimarratu du enpresei zuzendutako Batzordearen hurbileko agenteak –hala nola Enterprise Europe Network sareko nodoak, Europako klusterrak eta Digital Innovation Hub-ak– maiz izaten direla eskualde mailako gobernuen ekimenak, gobernu horiek direlarik enpresengandik eta, batez ere, Europako fabrikazioan eragile nagusi diren ETEengandik hurbilen dauden administrazio publikoen solaskideak.
Bere aldetik, Breton komisarioak azpimarratu du denok egin behar dugula lan elkarrekin Europako Merkatu Bakarra lortzeko eta Europako balore demokratikoak mantentzeko.
Foro Industriala 55 adituk osatzen dute, denak ere EBko 27 estatu kideen, ekosistema industrial anitzen, mundu akademikoaren eta gizarte zibilaren ordezkariak. Enpresa elkarteek, agente teknologikoen eta Europako klusterren sareek, Europako sindikatuen elkarteak eta Vanguard Initiative eskualdeen sareak lankidetzan jardungo dute datozen 4 urteetan, konponbideak elkarlanean diseinatzeko berrikuntza-politiken testuinguru zabal batean, hots, muga sektorial tradizionaletatik harago.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.