Albisteak 27 Marzo, 2020

Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko

Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko: oinarrizko ikerketako proiektuak zein industria-ikerketakoak eta garapen esperimentalekoak

Eusko Jaurlaritzaren salbuespenezko neurria I+G proiektuak finantzatzeko: oinarrizko ikerketako proiektuak zein industria-ikerketakoak eta garapen esperimentalekoak (Batzordearen 651/2014 Erregelamenduan, Salbuespenen Erregelamendu Orokorrean definituta bezala). Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza zuzenen bidez egingo den finantzeketak hurrengo ezaugarriak izango ditu:

Koronabir usaren aurkako borrokarekin lotutako proiektuak, bai eta osasun-larrialdiak eragindako ondorio sozioekonomikoak arintzearekin eta berreskuratzearekin zerikusia dutenak ere.

  • Premiazkoak
  • Beharrezkoak
  • Egokiak

Enpresek edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek beren intereseko adierazpenak bidali ahal izango dituzte, arreta berezia jarriz oinarrizko premiaren eta beharraren azterketan.

  • Helburuak
  • Gauzatze-aldia
  • Parte-hartzaileak
  • Gutxi gorabeherako aurrekontua

i+dcovid19@spri.eus helbide elektronikora, non eman beharreko urratsak ezagutaraziko dira.

 Laguntzaren intentsitateak honako hauetara iritsi ahal izango dira:

  • % 100 oinarrizko ikerketa izatekotan
  • % 50 Ikerketa industriala izatekotan*
  • % 25 garapen esperimentala izatekotan*

* Intentsitate horiek handitu ahal izango dira tamaina edo/eta lankidetza-primengatik, Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

 

Diruz lagun daitezkeen gastuak honako hauek izan daitezke:

  1. Langileen kostu zuzenak eta zeharkakoak (ikertzaileak, teknikariak eta eskatzailearen plantillakoak diren eta ikerkuntza-jarduera horretan enplegatuta dauden bestelako laguntzaileak), proiektura bideratuta dauden heinean.
  2. Kanpo-aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostua (erakunde parte-hartzaileen pertsonala ez den pertsonal lankidea eta proiektuaren espezializazio handiko zatien azpikontratazioa barne. Zerbitzu horiek esklusiboki eta era iraunkorrean ikerkuntza-jarduerarako erabiliko dira eta kanpo-hornitzaileei erositakoak izango dira, jakintza tekniko eta teknologikoak barne.
  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak, hartarako akreditatutakoak, azpikontratatzearen ondoriozko gastuak.
  4. Aholkularitza-kostuak eta proiektura soilik bideratutako zerbitzu baliokideak
  5. ETEentzako jabetza-eskubide industrialen kostuak
  6. kerkuntza-jardueraren ondorioz zuzenean hartutako ustiapen-gastuak (hala nola materialen eta hornikuntzen gastuak…)
  7. Ikerkuntza-jarduerarako soilik eta era jarraituan erabilitako instrumentu eta ekipamenduen gastuak: ikerkuntza-jardueretan soilik eta era jarraituan erabilitako ekipamendu eta instrumentuen kostuen amortizazioa proiektuan zehar, doan lagata lortutakoen kasuan izan ezik.

Lotutako albisteak

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite  proiektuak  kontakturik  gabe  monitorizatzen  du  egitura  aeronautikoen  bizi-zikloa
06/03/2025 I+G+B

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa

Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.