GHIk aluminioa ekoizten duen munduko labe handiena fabrikatu du
Gela oso baten tamaina du eta egunean 260 auto urtzera iritsi liteke
Enpresako labeen bertsio onena da, inoiz baino eraginkor, automatiko eta digitalagoa
GHI Hornos Industriales 1937an sortu zen Galdakaon (Bizkaia). Ingeniaritza familiar hori sortu zen mota guztietako metalak urtu, termikoki tratatu eta berotzeko gai ziren instalazio batzuk diseinatu, fabrikatu eta martxan jartzeko. Urte hauetan zehar enpresa erreferente sendo bihurtu da bere sektorean eta halaxe erakusten du bere azken proiektuak: aluminioa ekoizten duen munduko labe handiena eraiki du.
Azken belaunaldiko garapen harrigarri honek, inoiz baino automatiko, eraginkor eta digitalagoa denak, mineral horren 260 tona birzikla ditzake egunero (hau da, 260 ibilgailu urtu ditzake egunero). Jauzi kualitatibo handia izan da, labearen tamainaren bezalakoa. Labe adimendunak 150 tona pisatzen ditu, zortzi metro luze da eta ia sei metro altu, eta Euskadin fabrikatu da %100ean. Iñigo Guinea eta José Berasategui arduradunek (enpresako CEO eta zuzendari nagusia hurrenez hurren) espero dute aurrerantzean Asiako merkatura esportatzen hastea, batik bat Egipto, Iran, India, Txina eta Japoniara.
81 urte lanean, eta oraindik sasoi betean zaudetela diozue…
Une interesgarria bizi dugu, bai proiektuen garapenari dagokionez eta bai finantza egoerari dagokionez (GHIk bikoiztu egin du fakturazioa azken bi urteetan, 16tik 30 milioi eurora). Gure testuingurua metalaren, altzairuaren eta aluminioaren sektoreek bizi dutenaren antzekoa da. 4.0 Industriari esker posible dugu lehen guretzat ezinezkoak ziren merkatuetara sartzea, eta askoz zerbitzu osoagoa eskain diezaiekegu mundu osoan dauzkagun bezeroei. Zentzu horretan, digitalizazioa aukera paregabea da gurea bezalako enpresa ertainentzat, bidea zabaltzen baitigu hazteko eta munduko merkatu guztietara iristeko.
Nola definitu daiteke munduko laberik handiena?
Nolabait azaltzeko, geure etxeetako labeak bezalakoa da, baina erraldoia da. Etxe bateko gela baten antzeko diseinua du, aluminioa urtzen du mila graduko tenperaturan, eta 65 tona har ditzake galda bakoitzeko (egunean lau galda egin ditzake). Gainera, sentsorez hornituta dagoenez, 1.000-1.500 balore eskura ditzakegu segundoko.
Zer esan nahi du horrek?
Ahalik eta errendimendu handiena atera diezaiekegula gure bezero guztien labeei eta mantenimendu prediktiboa egin dezakegula labe bakoitzarentzat; azken horri esker, lehiakortasun-maila hobetzen dugu, beharrezkoak ez diren geldialdiak edo matxurak saihesten direlako.
Zenbat denbora eta kapital inbertitu duzue garapen honetan?
Labe hau Hazitek programaren (Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena enpresa arloko proiektu estrategikoak garatzeko) bidez duela bi urte abiatutako prozesu baten emaitza da, zeinetan lankidetzan aritu baikara Befesa taldearekin eta Tecnalia teknologi zentroarekin. Hainbat beharrizan planteatu genituen hiru erakundeon ekipoak hobetzeko, eta hortik abiatuta egin dugu bidea, hesi eta fase guztiak gaindituz. GHIko giza-taldeari dagokionez, azken bi urteotan hamar ingeniari egon dira proiektuan murgilduta lanaldi osoz, horrez gain, orobat parte hartu du gure azpi-kontratista sareak, zeinak enpresa desberdinetako (galdaragintza edo estaldura enpresak) 300 langile inguru biltzen baititu.
Diozuenez, labe “adimendun” bat lortu duzue, inoiz baino automatikoagoa, eraginkorragoa eta 4.0agoa. Kontuan izanik aldaketak abiadura bizian gertatzen ari direla industria arloan, nola gorpuzten da hain eboluzio handia zuena bezalako enpresa batean?
Enpresa osatzen duten pertsona guztien laguntza eta konpromiso handiarekin, hori da modu bakarra. Lehen esan bezala, 4.0 Industriaren aukera iritsi zenean erabaki genuen hura ikertzen hastea, eta sei laguneko lantalde bat sortu genuen exprofeso… Hor hasi ziren aukerak detektatzen, ikusten nola izan gintezkeen baliagarriago gure bezeroentzat… eta azkenean informazio horixe da balio erantsia sortzeko aukera ematen duena. Funtsean, gure helburua da gero eta produktu hobeak egitea.
Ikuspuntu laboraletik eta Galdakaoko egoitzan dituzuen 140 lagunak kontuan hartuta, zer esan dezakezu gero eta zabalduago dagoen Enpresa Kultura Berri horri buruz?
81 urteko ingeniaritza bat gara, eta pertsonak baino ez dauzkagu -140 hain zuzen-, egunero lan egiten dutenak gure produktuak hobetzeko. Horregatik, langileen %45 ingeniariak dira, eta hemendik aurrera gorantz egingo du ehuneko horrek. Azken urtean 50 langile berri hartu ditugu, ilusioz eta talentuz betetako jende gaztea da, eta sekulako potentziala dute. Egia da zaila dela talentua eta jende aproposa bilatzea, baina behin profil tekniko hori aurkitzen denean, argi eta garbi ikusten da jendearen inplikazioa eta baduela enpresan geratzeko gogoa. Horregatik irmoki defendatzen dugu millennial talentua, eta uste dugu belaunaldi berriei konfiantza eta erantzukizunak eman behar zaizkiela.
Lotutako albisteak

Lancor, altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan Europako liderra
Abanto-Zierbenako enpresak SPRI Taldearen Gaitasun Digital Profesionalen programako laguntza jaso du eta esportaziorako produktu propioak garatzearen aldeko apustua egiten du.

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra
Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

Mercanza: “Bezeroa bere datuen ustiapenean espezializatua bihurtzen dugu”
Enpresak eraldaketa digital tradizionala gaindituz soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, enpresen eraginkortasuna eta produktibitatea bultzatzeko.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Biotz: “Roca Salvatellarekin egindako akordioak berrikuntza teknologikoaren balio-kate osoa batzen du”
Gipuzkoako enpresak Kataluniakoarekin aliantza bat itxi du bere talentu digitala indartzeko eta nazioarteko merkatu berrietan bere presentzia zabaltzeko.