Grafenozko izarrak etorkizuneko elektronikarentzat
BERC Polymat eta UPV/EHUko zientzialariak elkarrekin lanean dihardute nanografeno erraldoien inguruko ikerketa batean
Karbono puruaz osatutako materiala da grafenoa, karbono-zuntzaren antzeko dentsitatea eta altzairua baino 200 aldiz erresistentzia handiagoa duen materiala. Berriki aurkitutako hau, zilizioaren ordezko materialtzat jotzen dute batzuk, izan ere, eroale termiko eta energia eroale gisa propietate anitz azaltzen baititu.
Ikerkuntzan aurrera egiteko eta aplikazioetan sakontzeko asmoz, Polymat euskal ikerkuntza zentroko eta Euskal Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileak, Aveiroko (Portugal) eta Osakako Unibertsitateko (Japonia) zientzialariekin batera lan egin dute, izar itxuradun nanografeno erraldoiak prestatzeko aukera ematen duen metodologia garatzen.
Proiektu honen testuinguruan sintetizatutako nanografenoak, orain arte lortutako handienak dira, euren doitasun atomikoa mantenduz. Gainera, nanoizar bakar batez osatutako gailu elektronikoak sortzeko neurri egokiak dituzte, elektronika, fotonika edo energiaren biltegiratzea bezalako esparruetan aukerak eskaintzen dituen gertaera garrantzitsua.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.