IK4-IDEKO eta UPV/EHU talentu profesionalaren alde
Bi entitateek, ingeniaritzako ikasleen gradu bukaerako proiektuak ikuskatu dituzte, fabrikazio industrialaren esparruan sortutako arazoei erantzuna emate aldera
IK4-IDEKO zentro teknologikoak eta UPV/EHUk, euskal unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek burututako gradu bukaerako proiektuen jarraipena egin den jardunaldi batean parte hartu dute, etorkizuneko industria digitaleko profesionalen formakuntzari bultzada emateko asmoz.
Unibertsitatearen eta industriaren arteko lotura indartzea xede duen topaketa, orain dela aste batzuk egin zen, zentro teknologikoaren, hezkuntza-instituzioaren eta makina erreminta fabrikatzen duen DANOBATen arteko lankidetzaren markoan, eta ikerkuntzak emandako aurrerabideak frogatzeko balio izan zuen.
Egitasmo honen testuinguruan gauzatutako proiektuek, fabrikazio industrialaren esparruan sortutako arazoei erantzuna emate dute helburu, eta Digital Grinding Innovation Hub-en (DGIH) garatzen dira, digitalizazio industrialera eta azterketa-teknologiara zuzendutako ikerkuntza proiektuen esperimentazio, erakusketa eta balioztatzean oinarritutako eta 2018an inauguratutako espazioan, alegia.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.