IK4-Ikerlan-ek IoT, adimen artifiziala eta sentsorikaren esparruko bere gaitasunak erakutsiko ditu Basque Industry 4.0 foroan
Entitate ikertzaileak, Telefónica eta Amazon Web Services-ekin (AWS) batera garatu duen konektibitate soluzioa erakutsiko du kongresuan
IK4-Ikerlan zentro teknologikoak IoT gailuentzako konektibitate zibersegurua eskaintzen duen soluzio berritzailea erakutsi eta adimen artifizialaren eta sentsorikaren inguruko bi gela teknologikoetan parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez antolatzen duen Basque Industry 4.0 foroaren 5. edizioan.
Datorren azaroaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den hitzorduan, entitate ikertzaileak, Telefónica eta Amazon Web Services (AWS) enpresekin batera garatu duen gailuak hodeiarekin modu seguruan konektatzeko eta gailuen arteko interoperabilitatea ahalbidetzen duen konektibitate soluzioa erakutsiko du.
Bestalde, Arrasateko zentroko ordezkariek ekitaldia osatzen duten bi tailerretan parte hartuko dute, bata adimen artifizialaren ingurukoa eta bestea sentsorika jorratzen duena.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute