Ikerketa baten arabera, esnetarako behien metano-isuriak % 20 murriztu daitezke
Hautespen genetikoak eta elikadurak esnetarako behien metano-isuriak % 20 murriztu ditzakete hamar urtean. Ondorio hori atera du Metalgenek, Neiker-ek, BRTA euskal aliantzako kideak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoarekin batera burututako ikerketa-proiektuak, Espainiako Frisonako Konfederazio Nazionalaren (CONAFE) laguntzarekin.
Proiektuan 1.500 behiren emisioak eta genetika aztertu dira, 4.500 parametro baino gehiago oinarri hartuta. Horrez gain, nutrizio-saiakuntzak egin dira, nutrizio-gehigarri desberdinek metano-emisioetan duten eragina ebaluatzeko. Neiker-etik azaldu dutenez, “hausnarkari horiek sortutako metanoa animaliaren urdaileko elikagaiaren hartziduraren ondorio da, eta, beraz, gas horren ekoizpena eta haren ezaugarriak, aldi berean, animaliaren elikaduraren eta genetikaren araberakoak dira”.
Ikerketarako behar diren datuak lortzeko, sentsore eramangarri bat erabili dute, animaliek botatzen duten metanoa neurtzea ahalbidetzen duena. “Esnetarako behi-ustiategietako jezteko robotetan instalatu genuen zenbait astez. Zundak aukera ematen du denbora horretan behi-taldeko animalia guztien eruktazio-fenomenoak eta haien intentsitatea erregistratzeko, jezten diren bakoitzean”, Roberto Ruiz Neiker-eko Animalia Ekoizpeneko Departamentuko buruak zehazten duenez. Horrela, ekoiztutako esne litro bakoitzeko emisio gutxien sortzen duten behiak identifikatzea ahalbidetu du proiektuak, hau da, hurrengo belaunaldiko “amarik” egokienak izango liratekeenak.
Ikerketa, sektorearen trantsizioaren gakoa
“Azken 14 urteetan Euskadin behien eta ardien metano-isurketa % 24 jaitsi den” arren, Ruizek hala nabarmentzen du, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak eta egungo elikadura-sistemaren kudeaketak Europan berotegi-efektuko gasen % 23 sortzen dute, IPCC Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldeak egindako txosten baten arabera.
Testuinguru horretan, eta Neiker-etik azpimarratzen duten bezala, “garrantzitsua da ekoizpen-sistema batzuk, kasu honetan intentsitate handienekoak, ingurumenarekiko errespetu eta adiskidetasun handiagoa duten ekoizpen-moduetarantz eboluzionatzea. Horregatik, funtsezkoa da abeltzainei trantsizio hori ahalbidetuko dieten ezagutza, aholkularitza, neurriak eta teknologiak ematea”.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.