Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko
Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema garatu du. Proiektuak SPRIren Basque Industry 4.0 programaren finantzaketa lortu du
Vicomtech euskal zentro teknologikoak ikusmen artifizialean oinarritutako automatizazio-sistema garatu du Ekin fabrikatzailearen brotxaketa arloko soluzioak ikuskatzeko, prozesuaren kudeaketa erraztuz eta brotxa bakoitzaren ekoizpen-kostuak murriztuz.
Enpresa bizkaitarrak garatzen dituen brotxagailuak barra-barra erabiltzen dituzte sektore energetikoak, aeroespazialak eta automobilgintzak irisgarritasun zaileko azalak lantzeko. Orain arte, Ekinek eskuz egiten zuen makinan txertatutako brotxen ikuskapena, eta zehaztasun handiko lan honek bi ordu ere iraun zezakeen. Horren aldean, Vicomtechek garatutako sistemak brotxa bakoitzaren azaleko akatsak bereiz ditzakeen analisi-software espezializatua du, piezen ikuskapena hobetu eta errazteko.
Lotutako albisteak

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.