Industria aeronautikorako sentsorizazio adimenduna
Hegazkintza sektorean funtsezkoak diren elementuak eta fluidoak monitorizatzeko sentsoreak garatzea da Tekniker zentro teknologikoa koordinatzen ari den ekimen baten helburua
Aeronautika sektorean segurtasun handiagoa bermatu eta mantentze-lanen kostuak optimizatzeko asmoz, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzari atxikitako Tekniker euskal zentro teknologikoa FuidER europar proiektua lideratzen ari da.
Ekimen honen bitartez, sentsore adimendunak diseinatu eta garatu nahi dira, hegazkintza sektorean erabiltzen diren eragingailu elektrohidraulikoen eta fluidoen egoera denbora errealean monitorizatu ahal izateko. Horrela, fluido hidraulikoetan zerbitzu-mugak gainditu aurretik ager daitezkeen degradazio-zantzuak antzemateko alerta goiztiarra lortu nahi da.
Teknikeren bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.