Industrian ekonomia zirkularra bultzatzeko proiektu berria
Tecnalia industriako makinen bizitza erabilgarria luzatzea xede duen Reclaim europar ekimenean parte hartzen ari da
Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako euskal korporazioa Reclaim deritzon europar proiektuan parte hartzen ari da, industriako ekipamenduen bizitza erabilgarria luzatu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko asmoz. Horrela, baztertu beharreko makinak berrerabiliz gero, baliabideak aurreztea lortuko litzateke.
Proiektua joan den urrian abiatu eta 2023ra bitartean luzatuko da. Denbora honetan, bost proba pilotu egingo dira egiazko inguruneetan, soluzio teknologiko aurreratuen laguntzaz azpiegitura industrialak indartzeko eta bertatik bertara egin beharreko konpontze-lanetarako, autoebaluaziorako zein berrerabilera-estrategietarako gaitasunez hornitzeko.
Tecnaliaren bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.