Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Ingenersun enpresak, prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta dagoenak, bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat sortu du Zenialabs-ekin elkarlanean. Orga jasotzaile automatizatu hori modu autonomoan dabil, hots, gidaririk gabe. Kamioiak zamatzea du helburu, giza taldeak balio erantsi txikiko zeregin errepikakor eta arriskutsu horretatik libratzeko.
Ingenersun-eko Merkataritza-saileko Zuzendari Sergio Bilbaoren hitzetan, lorpena garrantzitsua izan da: “merkatuan ezaugarri horiek ez zituen ibilgailu automatizatu bat sortu da, lan askotan erabil daitekeena. Izan ere, proiektu hori AGB fabrikatzaileei proposatu genien hasiera batean, baina haiengandik ez genuen erantzun positiborik jaso”.
Ingenersun-ek lideratu du proiektua, diseinuaz eta kontzeptuaz arduratu baita. Automatismoetan eta elektronika aurreratuan espezializatutako startup teknologiko Zenialabs-ekin lankidetzan gauzatu du; izan ere, automatizazioa egitea egokitu zaio horri.
Orga jasotzaile autonomo bat da emaitza, zeinak kamioia zamatzeko zirkuitu osoa egiten duen. Hala, kaian, zama dagoen tokira abiatzen da, hura jaso eta kamioira eramaten du, barruan sartzeko. Lan horretan, ibilgailuaren jarraipena bi sistemaren bidez egiten da: orga kaitik dabilenean, filogidatu baten bidez gidatzen da, hau da, egin beharreko ibilbidea zehazten duen zinta magnetiko baten bitartez. Kamioira, zama sartzeko, iritsi ondoren, Lidar-ek gidatzen du, hots, laser argiaren bidez xede-azalerarekiko distantzia neurtzen duen mapatze-teknologia baten bitartez.
AGV robot horren konplexutasuna automatizazioan ez ezik, kamioian zama sartzeko doitasunean ere datza, kamioiaren bi aldeen artean lasaiera oso estua utzi behar baita, 5 eta 8 zentimetro artekoa alde bakoitzean. “Zama kamioi barrura eramaten den bitartean, hamabi metroko luzeran zehar, une oro distantzia hori uzteko doitasun eta eskakizun itzelak behar dira, oso zaila baita hori lortzea”, adierazi du Sergio Bilbaok.
Orga jasotzaile automatizatuak elementu guztiak ditu instalatzen den lantegiko lanetan integratzeko eta, une oro, denbora errealean, egiten duen jarduera Ingenersun-en linea robotizatuarekin (salgaia zamatzeko prest jartzeaz arduratzen dena) komunikazioa mantentzeko. AGV ibilgailuak ibiltzen duen ibilbideak dagokion segurtasun-instalazioa du, itxitura eta wifi bidez komunikatzen diren larrialdiko botoiak jartzen baitira.
Robota garatzeko 6 hilabetez lan egin dute bi taldetako 4 langilek. Orain lantegiko probaldia egiten ari da, sistema guztiaren funtzionamendua biribiltzeko, laster ibilgailu automatizatua proiektu berritzaile batean erabiltzeko helburuarekin.
Ingenersun robotika-esparruan garatzen ari den lanaren erakusgarria da proiektu hori; izan ere, enpresak esparru horretan erabiltzeko prest dauden soluzioak ematen ditu, behar jakinen arabera. Hala, proiektuak pertsonalizatzeko duen gaitasuna eta automatizazio-teknologiak integratzen dituen enpresa gisa duen prestakuntza, hainbat sektoretan, hala nola, automobilgintzan, aeronautikan edo kautxuaren industrian pixkanaka hazten joateko gakoak dira.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.