Albisteak 13 Marzo, 2025

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Hirugarren urtez jarraian, Euskadik Malagan, martxoaren 12, 13 eta 14an, egingo den Transfiere 2025 foroan parte hartuko du, I+G+Bari eta ezagutza-transferentziari buruzko Europako ekitaldirik handienean. Talentua, garapen zientifiko-teknologikoa eta inbertsioaren eskuragarritasuna ardatz dituen topaketa hori itunak eta sinergiak sortzeko funtsezko gune bihurtu da.

Azken edizioan, Transfiere foroak I+G+Baren ekosistemako 500 enpresa eta erakunde baino gehiago eta 4.500 profesional baino gehiago bildu zituen. Aurten, zifra horiek gainditzea eta berrikuntzaren eta teknologiaren arloko erreferentziazko ekitaldi gisa indartzea espero da.

Euskadi – Basque Country standa E2 eremuan dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen, ikerketa-zentroen eta berrikuntza-ekosistemako beste eragile batzuen topagune izango da. “Innovation Land” (berrikuntzaren herrialdea) lelopean, Europako Batzordeak Euskadiri 2023an emandako “berritzaile handi” kalifikazioa islatu nahi du. Aitorpen horrek Europar Batasuneko batez bestekoaren oso gainetik jartzen du Euskadi, eta berrikuntzaren aldeko apustu handiena egiten duten Europako herrialdeen artean, Frantziaren parean, eta Danimarka, Suedia, Finlandia eta Herbehereek soilik gainditzen dutela.

Malagara joandako ordezkaritza instituzionalaren buru Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea da, SPRI Taldeko eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantzako —17 zentro teknologikok eta ikerketa kooperatiboko zentrok osatzen dute— ordezkariekin batera.

Euskadik Transfiere 2025 foroan duen presentziak berretsi egiten du Euskadik berrikuntzaren, ezagutza-transferentziaren eta I+G+Ba nazioartekotzearen alde egindako apustua, eta Europan erreferentea da teknologia- eta enpresa-arloan. Gainera, Euskadik eginkizun nabarmena du programa ofizialean, “Enpresa txiki eta ertainen I+G+Ba nazioartekotu dadin bultzatzea” topaketaren garapenarekin. Topaketa horretan parte hartuko dute:

  • Jaione Ganzarain, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak
  • Cristina Oyón, SPRI Taldeko alboko zuzendariak
  • Jon Kepa Gerrikagoitia, BRTA taldeko arduradun zientifiko-teknologikoak
  • Luis Usatorre, TECNALIAko proiektu-zuzendariak
  • Iván Mateos, ZITUko zuzendari komertzialak.

Eusko Jaurlaritzaren helburua da industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago ardatz duen garapenaren alde egitea, eta, horretarako, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako hazkunde jasangarria sustatzea, enpresa-lehiakortasunaren hazkunde-faktore gisa, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresnak sustatzea, hala nola energia-trantsizioa eta eraldaketa digitala.

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Etxetar,  errekuntzako  motorrentzako  eta  ibilgailu  elektrikoentzako  ekoizpen-sistema  aurreratuak  egiten  dituen  munduko  ingeniaritza  liderra
07/03/2025 I+G+B

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Infinite  proiektuak  kontakturik  gabe  monitorizatzen  du  egitura  aeronautikoen  bizi-zikloa
06/03/2025 I+G+B

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa

Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant  Groupek  aire-ur  bero  bonba  berri  bat  merkaturatu  du,  eraginkorragoa  eta  zarata-mailak  murrizten  dituena
05/03/2025 I+G+B

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena

Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.