Inser Robótica izango da Txinako Youngsun enpresaren packaging makinen banatzaile esklusiboa
Bestalde, konpainia bizkaitarrak akordio bat itxi du ibilgailu autonomoak fabrikatzen dituen Omron enpresarekin
Produkzio-prozesuen linea amaierako automatizazio-konponbideetan espezializatutako Inser Robótica enpresak lankidetza akordio bat sinatu du Youngsun konpainiarekin. Akordio horren bidez, euskal konpainia izango da enpresa txinatarrak fabrikatzen dituen ontziratze-makina autonomoen (hiru familiatakoak) Estatuko banatzaile bakarra. Gainera, lankidetza horrek aukera ematen dio makinen zerbitzu tekniko integrala emateko Europan.
Inser Robótica enpresak banatuko dituen makina horiek hiru gamatakoak dira. Lehenengoak dira eskuz egokitzen diren kaxak muntatzeko formatzaile automatikoak, minutuko 25 kaxa zabaldu eta muntatzeko gai direnak. Bigarren makina-familiaren barruan hiru modelo daude, kaxak zigilatu eta ixten dituztenak, goialdea eta behealdea itxiz; eta, azkenik, paletak mugitzeko bi fardo-makina modelo ere banatuko ditu. Enpresa bizkaitarrak estrategia bat du linea amaierako automatizazioaren lehiakortasuna hobetzeko, eta estrategia horren barruan kokatzen da Youngsun konpainiarekin (Asiako packaging makina fabrikatzaile nagusia) lortu duen akordio hau.
Duela gutxi, Inser Robótica-k beste akordio bat sinatu du Japoniako Omron enpresarekin. Lankidetza horri esker, Mungian kokatutako konpainiak ibilgailu adimendunak hornituko ditu logistika, paketegintza eta biltegiratzea bezalako sektoreetako produkzio-ildoentzat. Kontuan izan behar da makina horiek nazioarteko aurreratuenak direla gaur egun. Inser Robótica-ko zuzendari nagusi Alberto Alonsok dioen bezala, akordio hauek jauzi kualitatibo bat dira enpresarentzat, automatizazio konponbideen hornitzaile gisa: “nazioarteko merkatuetan errotuta dauden markekin lan egingo dugu eta hori lagungarri izango da gure automatizazio industrialeko konponbideen integrazioa sendotzeko”.
Kontsumo-ondasun ez iraunkorren (elikadura, edariak eta drogeria) sektorerako automatizazio-sistemen diseinua da konpainia bizkaitarraren espezializazio arloa. Azken urteotan, produktuak paletetan jartzeko sistema robotizatu bat finkatu du, eta baditu ikusmen artifizialeko azken teknologiak kalitate ikuskapenetarako, Adimen Artifizialeko teknikak eta deep learning teknologiak produktuak sailkatzeko, eta IoT-n oinarritutako datuen monitorizazio eta analitikako plataforma propio bat ere bai.
Lotutako albisteak

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.